Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialista. 2025eko oposizio-lehiaketa
Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialista. 2025eko oposizio-lehiaketa
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko 414 irakasle-plazarako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko 5 plazarako eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko 54 irakasle-plazarako deia egiten da
Merezimenduen behin-behineko balorazioa onartzen duen ebazpena argitaratu da (ikus Emaitzak > Baremoa atala). Erreklamatzeko/zuzentzeko epea: apirilaren 25etik maiatzaren 9ra, biak barne, Tramitazioa atalaren bidez (apirilaren 25ean aktibatuko da).
2A eta 2B probak baloratzeko irizpideak argitaratu dira (ikus Emaitzak > Balorazio irizpideak atala).
Ebazpena argitaratu da lehen proba egiteko datekin (ikusi Emaitzak > Lehen proba).
Programazio didaktikoa aurkezteko epea zehazten duen Ebazpena argitaratu da (ikusi Emaitzak > Programazio didaktikoaren aurkezpena).
Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura (FUNTZIONARIOENTZAT BAKARRIK)
Lortu nahi duen espezialitatearen kidego bereko karrerako funtzionarioa izatea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan behin betiko edo behin-behineko destinoarekin.
Espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren eskaera hurrengoweb fitxaren bidez egiten da.
Araudia keyboard_arrow_down
13/2025 Ebazpena, Epaimahai koordinatzailean parte hartuko duten pertsonak izendatzen dituena.
6/2025 Ebazpena, Baremazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzen dituena.
249/2024 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparru barruan, eta aipatu irakaskuntza kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.
"Kontabilizatutako zerbitzuen kontsulta" botoiaren bidez, dokumentu bat deskargatu ahal izango duzu, honako hau duena:
Kontabilizatatuko irakaskuntza-zerbitzuak
Emandako balorazioarekin ados ez bazaude, erreklamazio bat aurkez dezakezu "Behin-behineko baremoa / Zuzentzea / erreklamazioa" atalean.
Kontuan izan ez direla baloratzen:
Hezitzaile, monitore, elkarrizketa-laguntzaile, irakurle edo ikastetxeetan egiten diren antzeko beste jarduera batzuetan, ez eta profesional espezialista gisa ere, emandako zerbitzuak.
Merezimenduak baloratzeko aktan (baremoko atala), zuzendu beharreko merezimenduak adierazten dira.
19/2025 Ebazpena, Epaimahaietako kideak kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera izendatzen dituena. ERANSKINAK (2025/01/27an argitaratua).
31/2025 Ebazpena, 19/2025 Ebazpena aldatzen duena, Mekanizazioa eta Makinen Mantentze Lanak euskarazko Epaimahaiari dagokionez (2025/02/06an argitaratua).
23/2025 Ebazpena, 19/2025 Ebazpenaren I. eranskinean antzemandako akatsak zuzentzen dituena. ERANSKINA (2025/01/29an argitaratua).
EPAIMAHAIAK IZENDATZEKO ZOZKETA ETA HAUTAGAIEN JARDUERA-ORDENA ZEHAZTUKO DUTEN LETREN ZOZKETA
49/2025 Ebazpena, zeinaren bidez amaitutzat ematen baita onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendei zuzenketak aurkezteko epea: Eranskina
ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO PERTSONEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK (2025/02/13an argitaratua)
37/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak onartzen dira. Erreklamazioak egiteko eta zuzentzeko epea: otsailaren 14tik otsailaren 27ra, biak barne (ZUZENTZEKO/ERREKLAMATZEKO GIDA - Itzultzeke).
61/2025 Ebazpena, bigarren probako A zatiari dagokion programazio didaktikoa aurkezteko epea zehazten duena sartzeko prozeduran parte hartu duten hautagaiek. Epe hori 5 egun baliodunekoa izango da: 2025eko maiatzaren 14tik 20ra, biak barne, modu telematikoan izapidetzeko atalean, maiatzaren 14an web fitxa honetan bertan agertzen dena.
Lehen proba keyboard_arrow_down
SARTZEKO PROZEDURAREN LEHENENGO FROGA EGITEKO EGUNAK
1A eta 1B probak baloratzeko irizpideak, bai eta espezialitate berrietan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko irizpideak ere, laster izango dira.
Baremazioa keyboard_arrow_down
73/2025 Ebazpena, merezimenduen behin-behineko balorazioa onartzen duena (2025/04/24an argitaratua)
Erreklamazioak aurkezteko epea: apirilaren 25etik maiatzaren 9ra, biak barne (apirilaren 25ean aktibatuko den "Tramitazioa" atalaren bitartez).
Harremanetan jartzeko
Baremoaren 2. atalarekin (prestakuntza akademikoa) eta 3. atalarekin (etengabeko prestakuntza) lotutako edozein zalantza argitzeko, harremanetan jar zaitezke 8:00etatik 14:30era, telefono hauen bidez (apirilaren 28tik aurrera, astelehena):
848 421 855
848 421 856
848 428 489
848 428 435
Baremoaren 1. atalarekin zerikusia duen edozein zalantza izanez gero (aurretiko irakaskuntza-esperientzia), harremanetan jar zaitezke, 8:00etatik 14:30era, telefono hauen bidez:
848 426 566
848 426 552
848 425 380
848 424 523
848 425 618
848 426 069
848 424 522
Posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri nahi baduzu, hona jo dezakezu: seleccioncion@navarra.es.
Arazo informatikoak badituzu, idatzi soportec@navarra.es helbidera edo deitu 948 013 576 zenbakira.
Ordutegia: 8:30etatik 17:30etara, astelehenetik ostegunera (ostiraletan eta uztailean, abuztuan, irailean, 8:30etatik 15:00etara).