Descárgate la app
Datuen babesa
Datuen babesa
Ezagutu eta erabili zure eskubideak
Datuak babesteko oinarrizko eskubidearen helburua da pertsonei beren datu pertsonalen gaineko kontrola bermatzea.
Datu pertsonal bat da identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona fisiko bati buruzko informazio oro. Datu pertsonalak herritar bakoitzari dagozkio: hura da pertsona titularra.
Informazio-eskubidea eta irispide eskubidea
Baduzu eskubidea jakiteko zure zer datu pertsonal ditugun, zer departamentuk dituen eta haiekin zer egiten dugun. Eskubidea duzu informazio hori modu argi eta errazean jasotzeko.
KASU PRAKTIKOA:
Zer egiten ahal duzu? Irispide eskubidea erabil dezakezu.
¿Nola?
Errazena da buletina bidaltzen dizun zerbitzuarekin harremanetan jarri eta galdetzea. Informazio orokorra eskatzen baduzu, berehala erantzunen dizute. Baina informazio pertsonala jakin nahi baduzu:
- Datu pertsonalak babesteko eskubideak baliatzea izeneko izapidera jo.
- Adierazi beharko duzu eskaera nori zuzentzen diozun; kasu honetan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari.
- Zer jakin nahi duzun zehaztu: adibide honetan, zergatik jasotzen duzun albiste-buletina eta zure zer datu dituzten.
Zuzentzeko eskubidea
Zure datuak zuzendu eta osatzeko eska dezakezu. Adibidez, helbidea, posta elektronikoko helbidea edo harremanetarako telefonoa aldatu badituzu.
KASU PRAKTIKOA:
Zer egiten ahal duzu? Datuak zuzentzeko eskubidea erabil dezakezu.
¿Nola?
- Sar zaitez Datu pertsonalak babesteko eskubideak baliatzea izeneko izapidean.
- Adierazi beharko duzu eskaera nori zuzentzen diozun; kasu honetan, Hezkuntza Departamentuari.
- Zer eskatzen duzun zehaztu beharko duzu: beren sistemetan duten helbidea zuzentzea.
Aurrez aurre ere egiten ahalko duzu prozesu hori bera. Alabaina, online eskatzea gomendatzen dizugu, zuretzat erosoagoa izan dadin.
Aurka egiteko eskubidea eta erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea
Zure eskubide eta askatasunak arriskuan jartzen dituzten tratamenduak hautematen badituzu, baduzu horiei aurre egiteko aukera.
KASU PRAKTIKOA:
Zer egiten ahal duzu? Aurka egiteko eskubidea erabil dezakezu.
¿Nola?
- Sar zaitez Datu pertsonalak babesteko eskubideak baliatzea izeneko izapidean.
- Adierazi beharko duzu eskaera nori egiten diozun; kasu honetan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari, departamentu horrek kudeatzen baitu Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- Zer eskatzen duzun zehaztu beharko duzu: argitalpen hori ezabatu dezatela.
Erantzunen dizute argitalpen hori bidezkoa dela eta ez dutela NAOtik ezabatuko, legean jasota dagoelako zordunen izenak argitaratuko direla Ogasunarekin dituzten zorrek zenbateko jakin bat gaindituz gero.
Ezabatzeko eskubidea edo ahaztua izateko eskubidea
Baduzu eskubidea eskatzeko ezaba ditzatela dagoeneko beharrezkoak eta egokiak ez diren datuak edo legez kontra jaso eta erabili diren datuak.
Esaterako, zure datuak eman bazenituen albiste-buletin batera harpidetzeko eta jada ez baduzu jasotzen. Edo bideozaintzako kamera bateko irudien kasuan, kontuan izanda hilabeteko epean ezabatu behar direla.
1. KASU PRAKTIKOA:
Zer egiten ahal duzu? Ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu.
¿Nola?
- Sar zaitez Datu pertsonalak babesteko eskubideak baliatzea izeneko izapidean.
- Adierazi beharko duzu eskaera nori zuzentzen diozun; kasu honetan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari.
- Zer eskatzen duzun zehaztu beharko duzu: argazkia ezabatu dezatela, ez dutelako zure baimenik.
Aztertuko dute ea, argazki hori argitaratzeko, zure adostasuna beharrezkoa den, eta beharrezkoa izanez gero, argazkia berehala ezabatuko dute.
2. KASU PRAKTIKOA:
Zer egiten ahal duzu? Googleren aurrean “ahaztua izateko eskubidea” erabiltzea eskatuko duzu.
Ez duzu eskubiderik albistea NAOtik ezabatzeko, argitalpen hura bidezkoa izan zelako, baina baduzu eskubidea hura bilatzailean indexatuta ez agertzeko zure izen-abizenekin bilaketa bat egiten denean.
Mugatzeko eskubidea
Eskubidea hau erabiltzea ez da ohikoa, baina kasu batzuetan komeniko zaizu baliatzea. Aplikatzen denean muga bat ezartzen du zure datuekiko: bakarrik erabiltzen ahalko dira beste eskubide edo behin-behineko egoera batzuk ebazten diren bitartean.
Adibidez, Nafarroako Gobernuak zure datu zehatz batzuk erabiltzen baditu Interneten, ebatzi gabe dagoen lege-auzi bati buruzko datuak, eta zu ez bazaude ados horiek erabiltzearekin. Eskubidea duzu eskatzeko egoera ebatzi bitartean datu horien erabilera mugatu dadila eta oraingoz ez daitezela ezabatu.
Datuak transmititzeko eskubidea
Baduzu eskubidea pertsona edo erakunde arduradun bati emandako datuak eskuratu eta beste bati transmititzeko. Edonola ere, eskubide hau gutxitan aplikatzen da Administrazio publikoan.
Erabiltzen da, esaterako, telefono-konpainia aldatzen duzunean.