Legezko oharra

Nafarroako Gobernua da www.navarra.es (http://www.navarra.es) web-domeinuaren jabetza-eskubideen titularra, eta bai bertan dauden elementuena ere.

Nafarroako Gobernuak beretzat gordetzen du, edozein momentutan eta aurretiko abisurik eman gabe, webguneko informazioan eta bai gunearen konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta jardunak egiteko eskubidea.

Webgunera egindako sarbidea eta bai bertako informazioaren erabilera erabiltzailearen ardurapekoak izango dira esklusiboki. Nafarroako Gobernua ez da erantzule izango sarbide horretatik edo informazioaren erabilera horretatik erator daitezkeen ondorio eta kalteen aurrean, bere eskuduntzen jardun hertsiak erantzun beharreko legezko xedapenen aplikazioaren ondoriozko jarduketetan izan ezik.

Nafarroako Gobernuak ez du bere gain hartzen webgunean erreferentzia egiten zaien hirugarrenen esteken konexioetatik edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.

Webgune honetako edukiak baimenik gabe erabiliz gero eta erabilera horren ondorioz Nafarroako Gobernuaren jabetza intelektualaren eskubideetan kalterik eraginez gero, dagozkion jarduketak abiatuko dira eskubide horiek babesteko, eta baimenik gabeko erabilera horretatik eratorritako erantzukizunak exijituko dira.

PRIBATUTASUNA

Webgune honen bidez jasotzen diren izaera pertsonaleko datuak Europako Parlamentuaren eta Europako Batzordearen 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Europako Araudiarekin bat etorrita tratatuko dira, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien lotura askeari dagokionean pertsona fisikoek duten babesari buruzkoa; gainera, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta horren garapen-araudiarekin bat etorrita ere tratatuko dira, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, trasmititzeko eta erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubideak erabili nahi badituzu, eskubideak baliatzeko izapidearen bidez egin dezakezu, edo bulegoetan aurrez aurre.

Halaber, datuen babesari buruzko eskubideak urratu zaizkizula uste baduzu, Datuak Babesteko Ordezko Unitatean edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.

Eguneratze-data: 2022ko martxoaren 18a