Epeak kalkulatzeko egun baliogabeak

Komeni da kontsultatzea, baldin eta tramiteak epe jakin bat badu

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere Erakunde Publikoetan eskariak, idatziak eta jakinarazpenak modu elektronikoan aurkez daitezke, urteko egun guztietan, eguneko hogeita lau orduetan. Hala ere, epearen araberako tramiteetan, epeak kalkulatzeko ezinbestekoa da kontuan hartzea egun baliogabeak.

Aurkezpena egun baliogabe batean eginez gero, ez du balioa izango hurrengo lehen laneguneko lehenengo ordura arte. Salbuespena: arauak espresuki jasotzen badu egun baliogabe batean aurkez daitekeela. Epearen azken eguna baliogabea denean, hurrengo lehen lanegunera luzatuko da.

Era berean, beste Administrazio Publiko batzuetako egun baliogabeak kontsulta ditzakezu.