3.4 Zerga-kontrola
Nafarroako Foru Ogasunak, Nafarroako zerga-sistemaren aplikazioaren ardura duen erakundea izanik, ahaleginak egin behar ditu zergak zuzenki eta eraginkorki biltzeko. Horretarako, haren jarduketen helburua da, laguntzea bezainbat, zerga-betebeharrak betetzen direla kontrolatzea.
Zerga-kontrolaren emaitzak nahitaez begiratu eta ebaluatu behar dira, Zerga Iruzurraren aurkako Neurriei buruzko 14/2013 Foru Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera.
Zerga-kontrolaren emaitzek hiru arlotako jarduketak biltzen dituzte: Ikuskapena, Kudeaketa eta Bilketa.
Gainera, zerga-kontrolaren emaitzetan kontrol-jarduketa guztien emaitzak biltzen dira, hau da, zuzeneko emaitzak, eragindako emaitzak eta ikuskapeneko “bestelako jarduketetatik” eratortzen direnak, helburua Nafarroako zergen ordainarazpenerako Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideak eta lotura-puntuak zuzen aplikatzea dela (zerga Nafarroari bakarrik dagokion edo beste tributu administrazioren batekin partekatzen den, egoitza fiskalaren eta zifra erlatiboaren arabera).
Horiek lortzeko metodologia Nafarroako Foru Ogasunaren datu-baseetan zuzeneko ustiapenak egitean datza, datuak ateratzean automatizaziorik handiena lortzen saiatuz, informazioaren kalitatea eta konparagarritasuna denboran zehar bermatzeko.
3.4.1 Zerga-kontroleko jarduketen emaitzak.
3.4.2 Ikuskapenak egindako jarduketak zerga-kontrolerako.