2.4.7 Diru-sarreren bilakaera gainerako zergetan
Gainerako zergetan bildutakoaren zenbateko likidoaren bilakaerari dagokionez, azpimarragarriak dira honako gorabehera hauek:
- Ondarearen gaineko zergan 42.651,7 mila euro garbi bildu dira, iaz baino % 23,0 gehiago.
- Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergak igoera handia izan du, 13.538,9 mila euro biltzetik 2024an 20.896,1 mila euro biltzera igaro baita. Arrazoiak dira guztira diru gehiago bildu dela, eta gutxiago itzuli.
- Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan ere diru gehiago bildu da, 75.291,9 mila euro, iaz baino % 26,8 gehiago.
- Azalera handien gaineko zergak 2023ko zenbatekoen antzekoak izan ditu 2024an; zehazki, 2.423,1 mila euro aurten eta 2.202,6 mila euro iaz.
- Energia elektrikoaren ekoizpen-balioaren gaineko zergak 20.017,4 mila euro bildu ditu; askoz diru gehiago da, iaz 1.103,7 mila euro bildu baitziren. Igoera nabarmen horren arrazoia da 2024an ordainketa zatikatua erabat errekuperatu dela; izan ere, krisiaren aurkako neurri gisa, aurreko urteetan zero ezarri zen ordainketa zatikatu horietarako.
- Ondare-eskualdaketen gaineko zergak % 14,7 gehiago bildu du 2024an; zehazki, 67.196,1 mila euro.
- Aseguru-primen gaineko zergak % 9,5eko hazkundea izan du, 36.956,8 mila euro likido izateraino, zerga-tasa igo delako.
- Hondakinak zabortegietan ezabatzearen eta erraustearen gaineko zerga % 8,1 handitu da aurten, eta 6.319,9 mila euro bildu ditu.
- 2023an Finantza-transakzioen gaineko zerga eta Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga onetsi eta lehen aldiz bildu ziren. 2024an askoz diru gutxiago bildu da, 2023an 2021. eta 2022. urteak erregularizatzeko zenbatekoak bildu zirelako eta, ondorioz, bildutakoaren zenbatekoa igo zelako.
- Zerga-zehapenek, berandutze-interesek eta premiamendu-errekarguek aurreko urtean baino gehiago bildu dute: 21.102,3 mila euro; 2023an, berriz, 16.492,8 mila euro izan ziren.