6.2 Jarduera-adierazleak

 

Memoriaren atal honen xedea da Nafarroako Foru Ogasunaren eginkizunaren gaineko ikuspegi bat izateko baliagarria izanen den adierazleren bat jasotzea. 

Interesgarria iruditu zaigu horretarako gure inguruko ogasunek erabiltzen dituztenen antzeko parametroak baliatzea. Erabateko garrantzirik eman gabe ere, askotariko inguruabarren eraginpean sortzen direlako, eta kontabilizazio sistema desberdinek ezartzen dituzten mugen eraginpean, egia da, betiere, lortutako emaitzetara agudo hurbiltzeko modua eskaintzen dutela.

Aukeratutako adierazleak hauek izan dira:

“Zerga-kontroleko jarduera” adierazlea

Zergen zuzeneko kudeaketaren ondorioz Nafarroako Foru Ogasunak 2024an bildutakoaren zenbateko likidoa 3.923,5 milioi eurokoa izan zen. 

Beste alde batetik, zerga-kontroleko jardueraren emaitzak, 2024an, 131,6 milioi eurokoak izan ziren.

Bi magnitude horien arteko zatidura, zenbakitzailean hartuta zerga-kontroleko jardueran lortutako emaitzen zenbatekoa, eta izendatzailean, berriz, zergen zuzeneko kudeaketaren ondorioz bildutakoaren zenbateko likidoa (zeharkako zergek eragindako doikuntza fiskalak kontuan hartu gabe), ehunekotan adierazita, % 3,4koa da.

“Jarduna” adierazlea

Zerga-kontroleko jardueraren emaitzak, 2024an, 131,6 milioi eurokoak izan ziren. 

Jardunaren adierazlea sortu da, horretarako kalkulatuz emaitza/langile kopurua ratioa, era horretan neurtzeko, batez besteko balioetan, Nafarroako Foru Ogasuneko langile bakoitzak zerga-kontroleko jardueraren emaitzei egiten dien ekarpena.

Zenbakitzailean sartzen dira zerga-kontroleko jardueraren emaitzak, eta izendatzailean pertsonen kopuru osoa, hau da, abenduaren 31n Nafarroako Foru Ogasunean enplegatuta zeuden pertsonen kopurua. Kontuan hartu behar da zerga-kontroleko jarduera ezin dela aurrera eraman erakunde autonomo osoaren jarduketa tartean ez bada.

Jardunaren adierazle horren arabera, 2024an, Nafarroako Foru Ogasuneko enplegatu bakoitzaren ahaleginaren emaitza, batez beste, 404,9 eurokoa izan da, zerga-kontroleko jardueran. 

“Efizientzia” adierazlea

Zerga-kontroleko jardueraren efizientzia neurtzeko, magnitude hauen arteko zatidura kalkulatzen da: 

  • Zenbakitzailean konputatzen da zerga-kontroleko jardueraren emaitzetan lortutako zenbatekoa (131,6 milioi euro).
  • Izendatzailean konputatzen da aurrekontu osoaren zenbatekoa, betebehar onartuen balioetan, eta Estatuari egin beharreko ekarpena kenduta (35,9 milioi euro).

Efizientziaren adierazle horren arabera, 2024an, Nafarroako Foru Ogasunean gastatutako euro bakoitzetik, 3,670 euro lortu dira, zerga-kontroleko jardueran. 

“Zerga bidez bildutakoaren zenbateko likidoaren kostua” adierazlea

Kudeatutako baliabideen aplikazioan izan den efizientzia neurtzeko, magnitude hauen arteko zatidura kalkulatzen da:

  • Zenbakitzailean konputatzen da bere gain hartutako kostuen zenbatekoa, Nafarroako Foru Ogasunaren aurrekontu osoaren arabera (Estatuari egin beharreko ekarpena kenduta), betebehar onartuen balioetan (35,9 milioi euro).
  • Izendatzailean konputatzen da guztira bildutakoaren zenbateko likidoa, barne sartuta, bai zuzeneko kudeaketan lortutakoa, bai zeharkako zergek eragindako zerga doikuntzak (5.433,0 milioi euro).

Zatidura horren arabera, diru-sarreren kudeaketaren kostuaren adierazlea, 2024an, 0,660 eurokoa izan zen, bildutako 100 eurotik.

“Langile kopurua 10.000 biztanleko” adierazlea

2024ko ekitaldirako berrikuntza gisa aurkezten da Foru Ogasuneko langileen ratioa Nafarroako biztanleko.

2024an, Nafarroako Foru Ogasuneko langileen ratioa, 10.000 biztanleko, 4,79 da. Kopuru handixeagoa da 2024an baino, orduan 4,76 baitzen.

Adierazle horien datuak, 2023 eta 2024rako, honako koadro honetan bildu dira:

71. koadroa. NFOren jarduera-adierazleak.