3.2.5 Dokumentuak erregistratzea
2024an, guztira, 76.486 dokumentu erregistratu dira, aurreko urtean baino % 49,3 gehiago.
Igoera horren arrazoi nagusia da 2019ko errenta-aitorpena zuzentzeko eskaera asko egin zituztela lan-mutualitateei ekarpenak egin zizkieten Gizarte Segurantzako pentsiodunek.
Dokumentu horietatik 46.034 Nafarroako Foru Ogasuneko Erregistro Telematikoaren bidez sartu ziren eta 30.452 erregistro tradizionalaren bidez.