2.4.4 Diru-sarreren bilakaera sozietateen gaineko zergan
Sozietateen gaineko zergan bildutakoaren zenbateko osoa % 0,9 jaitsi da 2023arekiko, eta 500.165,8 mila eurora iritsi da.
- Kapital-etekinen atxikipenak % 8,7 igo dira, eta 59.210,9 mila eurora iritsi dira, enpresek dibidendu ugari banatu dituztelako 2024an.
- 2024an, sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketak dira, berriro ere, sozietateen gaineko zerga-bilketaren osagai nagusia. % 2,1 handitu da, eta bildutakoaren zenbateko likidoan 5.500,8 mila euro gehiago bildu dira aurreko urtean baino.
- Sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala, aldiz, % 12,7 jaitsi da termino likidotan. Arrazoiak dira diru gehiago itzuli dela kontzeptu horrengatik –21.232,5 mila euro gehiago aurreko urtean baino–, eta bildutakoaren zenbateko osoa % 1,2 jaitsi dela. Beraz, datu likidotan, 2024an kontzeptu horrengatik 173.484,4 mila euro bildu dira.