3.2.3.1 “Bidali zure kontsulta” formularioaren bidezko arreta

 

Idatzizko kontsultei erantzuteko zerbitzua egunean 24 orduz dago erabilgarri, astean 7 egunez, eta ez da inoiz eten.

2024. urtean 33.290 kontsulta jaso ziren guztira; horietatik, 18.017 formulario orokorraren bidez sartu ziren, 2.197 soilik Errenta Kanpainan eskuragarri dagoen formulario espezifikoaren bidez, eta 13.076 entitate laguntzaileen formulario berriaren bidez. % 9,0 gutxiago izan dira 2023. urtearekiko.

26. grafikoa. Posta elektronikoaren bidezko artatzeen bilakaeraren grafikoa.