3.3.2.2 Atzipenak
Nafarroako Gobernuaren web-estatistiken arabera, Nafarroako Foru Ogasunaren web-atariaren ataletara egindako bisitak, guztira, 4.508.506 izan ziren. Horietatik, 1.103.650 Ogasunaren orri nagusiari dagozkio, eta 1.078.836 Errenta Kanpainarako sortutako mikroguneari. Kopuru horretan ez dira sartzen “Ogasuna” gaiaren azpian dauden 170 izapide baino gehiagotara egindako atzipenak. 2024an, karpeta fiskala 327.125 aldiz bisitatu zen.
27. koadroa. Web atariko direktorio bisitatuenak. Atzipen kopurua.
2024. urtean 258.654 ziurtagiri egin ziren. Horietatik, 235.338 webgunearen bitartez eskuratu ziren.