1.6 Egoitza. Bulegoak
Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzu gehienak Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4.eko eraikinean biltzen dira eta, beraz, erakunde autonomoaren egoitza nagusia hori dela esaten ahal da. Egoitza nagusi horrez gain, Iruñean daude, baita ere, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren zatirik handiena eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren zati bat hartzen dituzten bulegoak. Eta azkenik, zerga-administrazioaren zerbitzuak zergadun guztien eskura jartzeko xedea betetzeko, hainbat bulego hedatu dira Foru Komunitate osoan barna.
Kokapena 2024an era honetan banatzen zen:
Egoitza nagusia:
Karlos III.aren etorbidea 4. Iruña
Lurralde bulegoak:
IRUÑA
Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren bulegoak
Ezkirotz kalea 16 Iruña
Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren bulegoak
Ezkirotz kalea 20 bis. Iruña
TUTERA
Antso VII.a Azkarra plaza 8. Tutera
LIZARRA
Koroatzea plaza 2. Lizarra
TAFALLA
Cuatropea kalea 2, behea. Tafalla
DONEZTEBE
Merkatarien karrika 7. Doneztebe
2024an lan egin zen Doneztebeko bulegoaren arreta hobetzeko, eta bulego berria irekiko da herri horretan.
Eranskineko koadro honetan jasotzen da Nafarroako Foru Ogasuneko langileen banaketa, bulegoen arabera.
Nafarroako Foru Ogasuneko langileei dagozkien gainerako koadroen kasuan bezala, oraingo hauek ere urte bakoitzeko abenduaren 31n jasotakoak dira.
9. koadroa. NFOko langileen banaketa bulegoen arabera.
Zerga-administrazio elektronikoa
Azpimarragarria da administrazio elektronikoaren garrantzia, bide horrek dagoeneko zergadunei aukera zabaltzen dielako, neurri handi batean, Nafarroako Foru Ogasunaren administrazio bulegoetara fisikoki joan gabe, beren izapideak egin edo zerga-betebeharrak bete ditzaten, Administrazioarekin modu telematikoan harremana egiteko aukera dutelako, zuzen eta berehala.
Ildo horretan, zergadunari baliabide elektronikoen bidez laguntzeko eta informazioa emateko zerbitzuak sustatzen jarraitzen da.
Memoria honen 3.3 apartatuanjaso da eskaintzen diren informazio zerbitzuen xehetasuna, eta orobat bulego birtualaren baliabide elektronikoen bidez ematen diren zerbitzuen xehetasuna.