3.3 Administrazio elektronikoa
Nafarroako Foru Ogasunak apustu irmoa egin du tributu-prozedurak errazteko eta arrazionalizatzeko, baliabide informatikoen erabilera egokia bultzatuz.
Kanal telematikoa administrazio elektronikoarekiko harremanetarako gehien erabili den bide gisa finkatu izanak, urte honetan, Nafarroako Foru Ogasunaren baliabideen zati handi bat horretarako ematea eskatu du, bai bide horretatik eskaintzen diren zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko, baita https://www.navarra.es/eu/ogasuna Interneteko atariaren informazio atala indartzeko ere.
Ildo horretan, autolikidazioak eta aitorpen informatiboak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aplikazioak teknologikoki garatu dira, ATHANA plataforma egonkortu da, eta web-orria garatu da. Horri guztiari esker, aurkezpen telematikoak hobetu eta erraztu dira.
Administrazio elektronikora aiseago sartzeko, lanean ari gara dauden ordezkaritza motak aplikazio eta izapide telematiko guztietara hedatzeko; horren xedea da zerga administraziora hirugarrenen bidez sartzeko aukera orokorra ematea.
Alderdi hauek ere hartu behar dira kontuan:
3.3.1 Kredentzial elektronikoak.