6.1 Plangintzarako tresnak

Nafarroako Foru Ogasunaren plangintza zerga-kontroleko urteko planetan jasotzen da nagusiki.

Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 117/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko abuztuaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/156/16), Nafarroako Foru Ogasunaren zerga-kontroleko 2024. urteko planaren berri ematen duten irizpide orokorrak onetsi ziren, eta honako jarduketa-lerro nagusi hauek ezarri ziren:

  • Zergadunarentzako laguntza eta argibideak.
  • Iruzurraren gaineko informazioa eskuratzeko eta prebenitzeko jarduketak.
  • Zerga-iruzurra egiaztatu eta ikertzeko jarduketak.
  • Kontrol-jarduketak diru-bilketaren fasean.