6.3 Helburuak

Nafarroako Foru Ogasunaren oinarrizko helburua da zergadunari laguntza ematea bere zerga-betebeharrak betetzen eta zerga-iruzurraren aurka borrokatzen.

Aurrekoa kontuan hartuta, Nafarroako Foru Ogasunak helburu nagusi hauek izan ditu 2024an:

  • Aurrera egiten jarraituko da autolikidazioak eta aitorpen informatiboak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aplikazioen bilakaera teknologikoarekin. Nabarmentzekoak dira ATHANA plataforma martxan jartzea, eta aurreaitorpena egiteko sistema ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan eta ez-egoiliarren zergan.
  • Karpeta fiskala garatu dugu, eta funtzionalitate berriak sartu ditugu, hala nola hurrengo betebeharren edo hitzorduen egutegia.
  • Hitzordua hartzeko aplikazio berria ezarri dugu (bulegora joanen denak identifikatu beharra du), baztertu gabe ordu tarte jakin batean bulegoan hitzordurik gabe artatua izateko aukera.
  • Jarduketak egiten dira zerga-eragina duen informazioa eskuratzeko, batetik, zerga-betebeharrak borondatez betetzeko erraztasunak jartzeko zergadunari eta, bestetik, zerga-arriskuak antzeman eta zerga hobeki kontrolatzeko. Besteak beste, informazio-betebehar berriak ezarri dira kriptoaktiboetarako, eta plataforma digitalen eta mugaz gaindiko ordainketen gaineko Europako zuzentarauen transposizioa egin da.
  • Iruzurra antzeman eta haren aurka aktiboki egiteko baliabideak indartu dira, jarduera lerro desberdinekin; horien artean nabarmentzekoak dira auditoria informatikoa, iruzur-sareak hidrokarburoen sektorean, edo zerga-kontroleko neurriak diru-bilketaren fasean.