2.4.5 Diru-sarreren bilakaera balio erantsiaren gaineko zergan

 

BEZa 2024an bigarren lekuan dago betiere, bildutakoaren zenbateko likido osoaren % 31,1 eta 1.689.817,5 mila eurorekin, aurreko urtean bezalatsu (1.694.601,1 mila euro 2023an).

Bildutakoaren zenbateko osoaren % 22,9 zuzeneko kudeaketan bildutakoaren zenbateko likidotik sortzen da, eta % 77,1, Estatuarekiko doikuntza fiskaletik. Ehuneko horiek adierazten dute bilketa propioak zerga honetan 2024an izan duen pisua jaitsi egin dela, 2023an ehuneko horiek % 32,9 eta % 67,1 izan baitziren, hurrenez hurren.

  • Zuzeneko kudeaketan bildutakoaren zenbateko osoak % 8,5eko jaitsiera izan du urte arteko balioetan, 1.771.428,4 mila eurorekin. Zehazki, 164.996,3 mila euro gutxiago bildu dira. Jaitsiera nabarmen honek zenbait arrazoi ditu. 2023an diru asko jaso zen zifra erlatiboa erregularizatzeko aparteko espediente batzuengatik. Gainera, 2024an diru gutxiago bildu da, zergak zifra erlatiboaren arabera ordaintzen dituzten estatuko araubidearen peko enpresek gutxiago pagatu dute eta.  
  • Aurreko ekitaldian baino diru gehiago itzuli da; zehazki 2023an baino % 0,5 gehiago. 1.378.939,3 mila euro itzuli dira, 2023an baino 6.219,1 mila euro gehiago.
  • Horiekin guztiekin, zuzeneko kudeaketan ondorioz bildutakoaren zenbateko osoa, hau da, bildutako kopuru osoa ken itzulitakoa, % 30,7 jaitsi da, eta 386,269,9 mila euro jaso dira.
  • Doikuntza fiskalari dagokionez, guztira likidatutakoaren zenbatekoa 1.303.547,6 mila euro izan da, hau da, Estatutik % 16,6 gehiago jaso da (166.431,9 mila euro gehiago)