3.6.2 Aholkularitza juridikoarekin lotutako jarduketak

 

Aholkularitza juridikoaren arloko jarduerak era askotako jarduketak biltzen ditu, kontuan hartuta laguntza, aholkularitza eta lankidetza ematen zaiela era askotako hartzaileei.

Arlo honetako 2024ko jarduketa nagusiak hauek izan dira: 

  • Tributuen inguruko aholkularitza juridikoa Nafarroako Foru Ogasuneko unitateei. Kontsulten banaketa hauxe izan da, kontsulta egin duen zerbitzuaren arabera:

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

% 11,86

Diru-bilketa Zerbitzua

% 3,38

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

% 25,43

Zergadunei Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

% 25,54

Zerga Kudeaketa Zerbitzua

% 30,51

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua

% 1,69

Beste departamentu batzuk edo NFOtik kanpoko unitateak

% 1,69

  • Zerga arloko aholkularitza juridikoa eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin arauak garatzeko lankidetza (Kultura, Industria, Etxebizitza, Lurralde Kohesioa, Eskubide Sozialak, Landa Garapena eta Ingurumena).
  • Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena eta azterketa.
  • Europar Batasunaren araudiaren eta jurisprudentziaren jarraipena eta azterketa.
  • Ohiko jurisprudentziaren jarraipena eta azterketa (Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia, Auzitegi Gorena...).
  • Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren ebazpenen jarraipena eta azterketa.
  • Foru-lege proposamenen gaineko txostenak.
  • EJZaren eta lurraren kontribuzioaren salbuespena fundazioei emateagatik Udalei egin beharreko ordainketa egiteko ebazpenak, txostenak, helarazpenak eta igorpenak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lotutako jarduerak:
  • Fundazioen erregistroan inskribatu aurreko dokumentazioaren azterketa.
  • 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Fundazioen Zerga Araubide Bereziaren xedapenen testu bateginean ezarritako zerga-araubide berezia aplikatzea erabakitzen duten entitateak
  • Fundazioen aldaketen jarraipena.
  • Udalen konpentsazioa entitate horiei emandako salbuespengatik