4.3 Sozietateen gaineko zergaren estatistikak

 

Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako MEMORIAK, ESTATISTIKAK ETA TXOSTENAK atalean aurkezten dira zergadun kopuru handiagatik adierazgarriak diren eta aitortutako informazioaren analisi handiagoa eskaintzen duten zergei dagozkien estatistikak.

Sozietateen gaineko zergaren estatistikak 2009ko zergalditik ematen dira argitara, Nafarroako Estatistika Institutuak onetsitako planak betez.

Informazio iturria:

Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek aurkeztutako aitorpenak, bai tributua Nafarroari bakarrik dagokionean, bai tributua Nafarroari eta beste lurralde bati edo gehiagori dagokienean ere (zifra erlatiboari dagokion tributua, lurralde bakoitzean egindako eragiketen arabera).

Estatistikek zergaldi bakoitzean aurkeztutako aitorpen guztiei zegozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuen ustiapena egiten den egunean aitorpenek duten egoeraren arabera.

Oro har, datuak “n+2” urteko martxoan ustiatzen dira, “n” estatistikari dagokion zergaldia izaki.

Argitalpenaren aldizkakotasuna:

Sozietateen gaineko zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

Informazioaren konparazio homogeneoa egin ahal izateko, zergaldi bakoitzeko estatistikak egonkor mantentzen dira argitaratzen den egunean. 

2025eko apirilean argitaratu dira 2023ko zergaldiari dagokion sozietateen gaineko zergaren estatistikak.

Hemen kontsultatzen ahal dira:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Impuestossociedades.htm