5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluak ezartzen duenez, gizartearekiko lankidetza bermatzeko zergen kudeaketan, Zerga Administrazioak hitzarmenak sinatuko ditu gizarteko, laneko, enpresako edo lanbideetako sektoreak edo interesak ordezkatzen dituzten entitate, instituzio eta erakundeekin.

Horri dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 29an emandako 130/2009 Foru Aginduak kanpoko lankidetzarako hitzarmena onetsi zuen, hirugarrenen izenean aurkeztu ahal izateko zerga arloko aitorpen, jakinarazpen eta beste agiri batzuk telematika bidez, eta orobat, zerga zorren ordainketa telematikoa izapidetu ahal izateko.

Kanpoko lankidetza hitzarmenari atxikitako entitate laguntzaileak 5.299 ziren 2024ko abenduaren 31n, eta 2023ko abenduaren 31n, berriz, 5.030 ziren.

69. koadroa. Entitate laguntzaileen zerrenda eta horietako bakoitzeko operadoreen kopurua. PFEZaren kanpaina.

2024an ez da aldaketarik egon bilketan laguntzen duten erakundeetan.

Bilketaren kudeaketako entitate laguntzaileei dagozkien datuak honako koadro honetan aurkezten dira:

70. koadroa. Entitate laguntzaileak diru-bilketaren kudeaketan. Entitate kopurua. Ordainketa kopurua eta aplikatutako zenbatekoak.