3.3.1. Kredentzial elektronikoak

 

2021. urteko irailean PIN kredentziala desagerrarazi zen, eta orain soilik izapide batzuetan da baliozkoa. Guztira, 39.746 PIN kredentzial sortu ziren; hau da, aurreko urtean baino % 30,3 gutxiago.

PINa desagertzearen ondorioz, eta aurkezpen telematikoa sustatzen jarraitzeko asmoz, Cl@ve sistemaren erabilera sustatzen jarraitzen da.

Cl@ve identifikazio elektronikorako sistema bat da, administrazio publikoen zerbitzuetan Internet bidez sartzeko prestatua. Herritarrek erabiltzekoa da. Erakundeek, antolakundeek eta enpresek ziurtagiri digitala erabili behar dute.

2024an, 8.396 Cl@ve kredentzial sortu ziren; aurreko urtean, berriz, 10.056. Nabarmendu behar da kredentzialen kopurua aurreko urte batzuetakoa baino askoz altuagoa dela (3.070 2020an, 1.804 2019an, 299 2018an), baina beheranzko joera izan da azken urteetan (2021., 2022. eta 2023. urteetan):

URTEA                                              2021                2022                2023

Cl@ve kop.                        11.216                 10.974             10.056

Horrek agerian uzten du Administrazioa, eta, zehazki, Nafarroako Foru Ogasuna, ahalegin handia egiten ari dela kredentzial hori ezartzeko.

Gainera, identitatea egiaztatzeko entitate bat garen aldetik, 10.991 ziurtagiri digital edo elektroniko (sinadura elektronikoak) eman genituen; horietatik, 6.101 pertsona fisikoentzat ziren.