3.6.1 Arauen garapenarekin lotutako jarduketak
Tributu arautegia prestatzea eta izapidetzea
2024an argitaratu diren 52 proiektu arauemaile egiten eta izapidetzen parte hartu da:
2 foru lege,
Tributu harmonizaziorako 2 legegintzako foru dekretu,
48 foru agindu.
Ondoko eranskinean aurkezten da 2024an izapidetu eta argitaratu diren tributuei buruzko foru-arauen zerrenda.
Tributu gaietarako interesa duten arau, epai, kontsulta eta argitalpenen zabalkundea.
Hona hemen araudiak ezagutarazteko eginkizunarekin lotutako jarduketa nagusiak:
- Urtean zehar aldatutako arau-testuen bertsio bateratuak argitaratu dira webgunean, bistak sortuz era guztietako zerga-arauetako aldakuntzetako bakoitzerako indarraldi-daten arabera.
- Zerga-arauen bertsioen arteko alderaketak.
- Indarreko zerga-arauen liburuen prestakuntza (editatu eta argitaratzeko) eta zerga-arau osoena (barne-erabilerarako).
- Argitalpen digitalak (bai NFOren web atarian, bai NFOko langileen barneko ezagutza-atarian): NFOri planteatutako kontsulta interesgarrienak, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren ebazpenak eta haiei buruz administrazioarekiko auzien epaitegiek eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaiak, eta orobat, Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen ebazpenak.
- NFOko langileen barneko ezagutza-atarian modu digitalean argitaratzea hamabost egunetik behin argitaratzen den Fiskalitate Aldizkaria, tributuei buruzko liburu eta aldizkari interesgarriekin, eta argitaratzea, orobat, kudeaketa arloko atalek erantzundako kontsultak.
- Prozeduren katalogoa, herritarrei zuzendutako tributu-prozedurei dagokien informazioa kargatzea.
- Zerga arloko berrikuntzen jardunaldia prestatzea NFOko langileentzat.