3.5.2 Enpresa handiekiko arreta
Nafarroako Foru Ogasunak enpresa handiei berariazko arreta ematen die, Nafarroako Foru Komunitateko zergadun nagusiak baitira, ikuspuntu kuantitatibo nahiz kualitatibotik.
Ondorio horietarako, enpresa handitzat jotzen dira BEZaren ondorioetarako 9.000 mila euroko bolumena gainditzen duten enpresak –4.470 ziren 2024an–, eta orobat, tributuak administrazio batean baino gehiagotan ordaintzen dituzten enpresak –lurralde bakoitzean egindako eragiketen bolumenaren proportzioan–, edo zerga-kontsolidazioaren araubidean daudenak sozietateen gaineko zergan, edo entitateen taldearen araubide berezian BEZaren kasuan.
Enpresa handiekiko arretaren jarduera nagusiak hauek izan dira:
- Zergen inguruko laguntza eta argibideak ematea, telefono bidezko kontsultak (1.828 dei), posta elektroniko bidezkoak (1.303) eta zerga-kontsulta idatzizkoak (14) erantzuten.
- Haien zerga-aitorpenen kudeaketa eta zerga-betebeharrak betetzen dituztela kontrolatzea.
- Jarraipena egitea, Hitzarmen Ekonomikoa enpresa handietan nola aplikatzen den.
- Enpresa handietan eragina duten enpresa-berrantolaketarako eragiketen edo bestelako araubide berezien inguruko espedienteak aztertzea eta izapidetzea.
- Enpresa handien arloan beste tributu-administrazio batzuekin izaten diren harremanen koordinazioa, erakundeko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean