2.4.6 Diru-sarreren bilakaera zerga berezietan
Zerga berezietan, guztira, 587.083,4 mila euro bildu dira: zuzeneko kudeaketan 517.704,3 mila euro bildu dira, eta Estatuarekiko zerga doikuntzen saldo garbia 72.379,2 mila eurokoa da.
2023koaren aldean, guztira bildutakoaren zenbateko osoak % 9,2ko hazkundea izan du.
- Zuzeneko kudeaketan guztira bildutakoaren zenbatekoa % 14,6 hazi da, 2023an bildutako 449.149,1 mila euroetatik 2023an bildutako 517.704,3 mila euroetara.
- Bestalde, zerga berezien eta gainerako zeharkako zergen ziozko doikuntza fiskaletan, % 18,0ko murrizketa izan da, 88.134,8 mila euro izatetik 72.379,2 mila euro izatera igaro baitira. Murrizketa horren arduradun nagusia hidrokarburoen gaineko zergan egondako doikuntza izan da, % 18,1 jaitsi baita. Jaitsiera nabarmena izan du, halaber, alkoholaren gaineko zerga bereziak, eta Estatuaren aldeko fluxuak % 17,4 handitu dira aurreko urtekoekiko.
- 2024an hasi da dirua biltzen berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zergan. 2023an jarri zen indarrean, baina aurten hasi da diru-bilketa kontzeptu horrengatik. 2024an 16.182,7 mila euro bildu dira, eta 2023an ez zen dirurik bildu.