5.2.2 Informazioa lagatzea
Nafarroako Foru Ogasunak jasotako tributu-datuen araubide juridikoak horiek lagatzeko aukera ematen du, betiere titularrak horretarako baimena ematen badu, eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 105. Artikuluan ezartzen diren kasuetan.
Tributu-datuak lagatzea justifikatzen da beharrezkoa izaten delako beste administrazio publikoen lana erraztea, beren helburuak ahalik eta modurik eraginkorrenean eta herritarrarentzako erosotasunik handienaz betetzeko, horrela ez baitute datu berak aurkeztu beharrik zenbait erakundetan.
Lagatzeak 3 kategoriatan banatzen ahal dira, eskaera motaren arabera:
- Banakako eta noizbehinkako eskaerak, zergapeko bakar bati edo gehiagori dagozkienak. Betiere, zergapekoak banaka identifikatuta daude.
- Eskaera kolektiboak edo masiboak.
- Beste administrazio publiko batek Nafarroako Foru Ogasuneko informazio-sistemetan zuzenean sartzeko baimenak eskatzen dituen eskaerak.
Eskaerak, besteak beste, erakunde hauenak dira:
- Epaitegiak eta auzitegiak.
- ZAEA eta beste foru-ogasunak.
- Gizarte Segurantzaren erakundeak (Diruzaintza Nagusia, Laneko Ikuskatzailetza eta agentzia exekutiboak).
- Estatuko polizia- eta segurtasun-kidegoak: Guardia Zibila, Foruzaingoa, Polizia Nazionalaren Kidegoa.
- Udalak eta lurralde- edo erakunde-administrazioko bestelako entitateak, zergak administratzeko edo laguntza publikoak kudeatzeko eginkizunetan ari direnean.
- Nafarroako Gobernuko zenbait departamentu; datuak lagatzeak interesdunaren baimena duen unetik, Zergen inguruko informazioa emateari buruzko 136/2005 Foru Aginduaren 7.4 artikuluaren arabera.
- Geserlocal: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kideak diren zenbait entitateren bilketa betearazlea egiten duen entitatea.
- Nafarroako Administrazio Auzitegia: Iruñeko Udalak aparkatzeko txartela ukatu eta errekurtsoa jarri duten zergadunen egoitza fiskalari buruzko informazioa.
- Kontuen Auzitegia.
- Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntza Emateko Nafarroako Fundazio Publikoa: Nafarroako Gobernuak sortu zuen ekimen publikoko entitate honek erregulartasunez eskatzen du haren tutoretza edo kuradoretzaren pean dauden pertsonen ondasun eta eskubideei buruzko informazioa eta haien PIN zenbakia.
- Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea: eskubide hori aitortzeko eskaera egiten duten herritarrek aurkeztutako PFEZ aitorpenari dagokionez; Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari dago atxikia.
Banakako eskaeretan honako hauek nabarmentzen dira:
- 357 lagapen egin zaizkio ZAEAri (horren barruan sartzen dira akta bakarrak egiteko erabilitako 339 agiri).
- 173 lagapen egin zaizkie epaitegi eta auzitegiei.
- 9 lagapen egin zaizkio Nafarroako Gobernuari.
Gainera, 2024an 80 eskabide berri jaso dira datuak lagatzeko Nafarroako Foru Ogasunaren sistemetarako sarbidea baliatuz; 2023an 154 izan ziren.
Baimendutako erakundeek 119.888 zergadunen gaineko kontsultak egin dituzte 2024an. Hona hemen kontsulten kopuruagatik nabarmentzen diren administrazioen zerrenda:
- Eskubide Sozialetako Departamentua: 42.946 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien % 35,8.
- Zerga Administrazioko Estatu Agentzia: 12.557 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien % 10,5.
- Etxebizitza Departamentua: 10.626 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien % 8,9.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: 6.725 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien % 5,6.
- Foruzaingoa: 6.112 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien % 5,1.
- Justizia Departamentua: 4.003 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 3,3.
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala: 441 zergadun; hau da, kanpoko kontsulta guztien % 0,4.