3.2.6 Herritarren iritzia eta parte-hartzea
Nafarroako Foru Ogasunarentzat garrantzitsua da bere zerbitzuei buruz herritarrek duten iritzia jakitea, eta hobetu ahal izatea, jasotako kexa, eskaera eta iradokizunetatik abiatuta.
2024. urtean, guztira 27 kexa jaso dira. Kexen atzeko arrazoiak hauek izan ohi dira:
- Zain egon beharreko denbora
- Jasotako arreta
- Zaintza-langileak
Gainera, honako hauek erregistratu dira:
- Zoriontzeko idazki bat jasotako arretagatik
- 6 iradokizun, behar bezala aztertu diren hainbat gairi buruz.