3.5.6 Bilketaren jarduerak borondatezko aldian
Bilketaren jardueran borondatezko aldia eta derrigorrezko bilketaren fasea bereizten ahal dira.
Derrigorrezko bilketa-faseari dagozkion jarduketak Memoria honen “3.4.4 Kontrol-jarduketak derrigorrezko bilketa-fasean” puntuan aurkezten dira.
Borondatezko aldiari dagozkion jarduketak, balio globaletan, itzulketen eta geroratzeen jardueran islatzen dira.
2024an 370.000 itzulketa egin ziren, % 1,4 gehiago 2023koaren aldean.
2024an izapidetutako zerga-geroratzeen kopurua 19.249 da. Horrek esan nahi du espedienteen kopurua % 7,3 igo dela 2023koen aldean.
Datu horiek honako koadro hauetan jaso dira:
61. koadroa. Egindako zerga-itzulketen kopurua.
62. koadroa. Izapidetutako geroratzeen kopurua.
63. koadroa. Geroratze-eskaerak.
Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileek emandako laguntzari dagokionez, ez da aldaketa handirik izan entitateen kopuruan.
Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak “5.4 Zergadunarentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak” atalean aurkezten dira.