3.4.4 Kontrol-jarduketak derrigorrezko diru-bilketan
Bilketaren arloan zerga-kontrolerako egindako jarduketen emaitzak Nafarroako Foru Ogasuneko Diru Bilketa Zerbitzuak derrigorrezko fasean egindako jardueraren parte bati dagozkio.
Logikoa denez, derrigorrezko bilketaren zerga-kontroleko jarduketen emaitzak, zuzen-zuzen, borondatez aitortutako eta ez ordaindutako kuoten eta ikuskapen eta kudeaketa jarduketen ondorioz likidatutako kuoten araberakoak dira.
Beraz, bilketaren jarduera, kuoten edo ikuskapen eta kudeaketa jarduketen emaitzen kobrantza helburu, zabala bada ere, zerga-kontrolaren emaitzetan jasotzen ahal den bakarra, zuzenbidez, igorritako errekarguen eta geroratze-interesen zenbatekoa da.
Zerga-kontrolerako derrigorrezko bilketa-fasean egindako jarduketa horien emaitza, 2024an, 18.982,2 mila euro da.
Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira:
2024an zehar, Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE) enkanteen atariaren bidez enbargoak eta bermeak betearazteko erritmoari eutsi zaio, izapidetutako egikaritze kopuruan ikus daitekeen bezala. Horietan itzulketa ekonomiko hobeak egon dira, eta, beraz, prozeduraren eraginkortasuna hobetu egin dela esan nahi du.
2024an, garapen informatikoak produkzioan jarri dira, erantzukizun-deribazioen kudeaketa Nafarroako Foru Ogasunaren sistemetan integratzeko. Hala, espedientearen izapidea eta erantzule deklaratuaren aurreko bilketaren kudeaketa bereizi egiten ahal dira.
2024an onetsi dira transferentzia bidezko ordainketari eta zerga-bilketako finantza-erakunde ez-laguntzaileko helbideratzeari buruzko foru aginduak.
Jarduketa horien datuak honako koadro honetan jaso dira: