3.5.3 BEZaren itzulketak

Nafarroako Foru Ogasunaren oso zeregin garrantzitsua da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpenak aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, eta Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari dagokio.

Eskabideen zerga-kudeaketari dagokionez, bereizi egin behar dira hileko itzulketa-sistemaren mende dauden enpresak (Hileko Itzulketaren Erregistroan inskribatuta dauden eta hilean behin aitortzen dituzten enpresak) eta urteko itzulketa-zergadunak (hiruhilekoko aitorpen-aldia duten zergadunak).

Itzulketa horiei dagozkien datuak taula honetan jasotzen dira:

51. koadroa. Izapidetutako BEZ itzulketak. Eskaera kopurua eta eskatutako eta itzulitako zenbatekoak.