3.6.4 Nafarroako Foru Ogasuneko prestakuntza-planarekin lotutako jarduketak
Hona hemen Nafarroako Foru Ogasuneko langileen prestakuntzarekin lotuta 2024an egindako jarduketa nagusiak:
- BEZaren gaineko ikastaroa (ikuspegi orokorra)
- Erantzukizun-deribazioen eta ondasun-ezkutatzeen gaineko jardunaldia
- 2024ko tributu-berrikuntzen ikastaroa
Lanak egin dira beste ikastaro batzuk antolatzeko, baina azkenean ez dira egin: finantza-tresnen eta sozietate-berregituratzeen kontabilitatea, Auzitegi Gorenaren epaien aplikagarritasuna Nafarroan, Gescon liburutegiaren tresna, eta atzerrian lana eta egoitza duten langile espainiarren nazioarteko tributazioa.