3.5.5 Ondarearen gaineko tributuak
Atal honek biltzen ditu oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren eta ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren kudeaketarekin eta bilketarekin lotutako jarduketak.
Arlo honen jardueraren zati bat Memoria honen “3.4.3 Kudeaketak egindako jarduketak zerga-kontrolerako”. puntuan jaso da.
Beraz, puntu horretan jaso ez diren gainerako jardueren artean, aipagarria da oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan eta ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan kudeatutako aitorpenen kopuru ugaria.
Jarduketa horren datuak honako koadro hauetan jaso dira: