3.4.3 Kudeaketak egindako jarduketak zerga-kontrolerako
Zerga-kontrolerako kudeaketaren arloan egindako jarduketen emaitzetan jaso da Nafarroako Foru Ogasunaren Zerbitzu hauen jardueraren parte bat: Zerga Kudeaketa Zerbitzua, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.
Zuzeneko emaitzetan jasotzen dira zergen, eta orobat, Administrazioaren errekerimenduen ondorioz egindako aitorpenen likidazioen kuotak, interesak, errekarguak eta zehapenak. 2024an horien zenbatekoa 20.909 mila eurokoa izan zen; hau da, 2023ko emaitzen aldean, 10.344 mila euro gutxiago (% 33,1eko jaitsiera).
Eragindako emaitzetan jasotzen direnak, berriz, Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz, errekerimenduetan formalizatu gabe, epetik kanpo aurkezten diren zerga aitorpenen kuotak eta interesak dira. 2024an horien zenbatekoa 17.271 mila eurokoa izan zen; hau da, 2023ko emaitzen aldean, 4.106 mila euro gutxiago (% 19,2ko jaitsiera).
Jarduketa horien emaitza osoa, 2024an, 38.180 mila euro izan zen; beraz, 14.450 mila euro gutxiago, 2023ko zerga-kontroleko kudeaketaren ondoriozko jarduketen emaitzen aldean. Hau da, % 27,5eko jaitsiera.
Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira: