1.3 Jarduera
Nafarroako Foru Ogasunaren lana da baliabide pertsonal, material eta tekniko guztiak behar bezala koordinatzea, tributuen kudeaketa eta bilketa zuzen eta eraginkorra lortze aldera. Izan ere, azken helburua zerga arloko araudia orokorrean eta zehatz-mehatz betetzea da, alde batera utzi gabe zergadunaren segurtasun juridikoa, eta araudi horrek sorrarazten duen zeharkako presio fiskala gutxituz. Xede horrekin, Nafarroako Foru Ogasunak bere helburuak betetzeko behar diren jarduera guztiak eginen ditu.
Zerga-sistema baten eraginkortasuna sistema aplikatzeko ardura duen erakundearen baitan dago.
Horregatik, Nafarroako Foru Ogasunean garrantzitsuak dira gizartearentzat irekia eta hurbila den erakunde baten balioak: eraginkortasuna, adeitasuna, motibazioa eta gardentasuna. Balio horiek atxiki nahi izatea jardueraren ardatz nagusietan islatzen da:
Zergadunari laguntzeko zerbitzuak
Herritarra da Administrazioaren jardueraren erdigunea.
Nafarroako Foru Ogasunak bere unitate guztietatik zergadunei laguntza eskaini nahirik haien zerga betebeharrak betetzean, ezaugarri eta printzipio hauek zaintzen ditu:
- Arreta integrala, berdinzalea eta banakakoa pertsona bakoitzarentzat.
- Arreta espezializatua maila desberdinetan.
- Kanal askotatik arreta ematea: aurrez aurre, telefonoz, telematikoki, bideokonferentziaz.
- Arreta solaskide ugarirentzat: zergadunak, ordezkariak, laguntzaileak, beste erakundeak.
- Informazio publikoa eta gardentasuna.
- Herritarren parte-hartzea arau-proiektuetan.
- Arauak ezagutaraztea.
Helburua da zergadunei emandako zerbitzuen kalitatea handitzea eta, horrela, lortzea haiek bere borondatez hobeki betetzea beren zerga-betekizunak.
Zerga-kontrola
Zerga-kontrol eraginkor eta efiziente bat lortzeko, Nafarroako Foru Ogasuna orientatzen da iruzurraren aurkako borrokara, tresna hauen bitartez:
-
Zerga-kontrol planifikatu eta eraginkor batekin: zerga-kontrolerako plana.
-
Zerga-kontrol oso batekin, barne hartuta bai Kudeaketa, bai Ikuskapena, bai Bilketa.
-
Hobekuntza etengabea lortu nahian informazioaren bilketan eta tratamenduan.
-
Arautegiaren argitasuna, erraztasuna eta segurtasun juridikoa bilatuz.
-
Etengabeko analisia eginez emaitzen ebaluazioaren eta kontu-emateen bitartez.
Nafarroako Foru Ogasunak ziurtatu behar du balio eta jarduketa horiek jasangarriak eta iraunkorrak izatea, eta hori ezinezkoa litzateke erakundeko pertsonen motibazioa, bitarteko materialen egokitasuna eta informazio sistemen garapena tartean ez balira.
Horren harira, azpimarratu beharra dago Foru Ogasunak 2024an izan duen jardueraren testuinguru ekonomikoan ziurgabetasuna, inflazio altua eta ezegonkortasun geopolitikoa gailendu direla. Faktore horiek eragina izan dute Nafarroako Foru Ogasunaren jardueran eta emaitzetan.