3.5.4 Lur-ondasunak
Lur-ondasunen erregistroarekin eta tasazioarekin lotutako jarduketa nagusiak hauek izan ziren:
- Lur-ondasunen erregistroko oinarrizko datuak eguneratzeko prozedurak.
- Inskribatutako titulartasuna edo mugaketa grafikoa zuzentzeko eskaera egiteko prozedurak.
- Lurzatien planoaren udal eremu zehatz bateko oinarrizko datuen berritze kolektiboa egiteko prozedura.
- Lur-ondasunen erregistroko doikuntza teknikoak.
- Balorazio-ponentziak izapidetzea.
- Lur-ondasunen erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balioa onestea eta katastro-balioa esleitzea.
- Baloraziorako xedapen orokorrak onestea.
- Ondasun bereziak kalifikatu, baloratu eta deskalifikatzeko prozedurak.
- Lur-ondasunen erregistroaren informazio babestua eskuratzeko baimena onartu edo ukatzeko prozedura.
- Egiaztagiriak eta bestelako agiri normalizatuak ematea.
- Higiezinen baloraziorako irizpenak egiteko prozedura orokorra.
- Merkatuko laginak jaso eta balioak zenbatesteko eredu estatistikoak prestatzeko prozedura.
- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 143.5 artikuluaren inguruko txostenak eta bestelako txosten ez-lotesleak.
- Lur-ondasunen erregistroaren eta jabetza-erregistroaren arteko koordinazioa.
Jarduketa horien daturik adierazgarrienak honako koadro hauetan jaso dira:
53. grafikoa. Tasatutako higiezinen bilakaera denboran zehar.
54. grafikoa. Onartutako balorazio-ponentzien kopuruaren bilakaera denboran zehar.
55. grafikoa. Lur-ondasunen erregistroari datuak ematen dizkion informazioaren jatorria.
Bestalde, zergadunaren arretaren eremuan, bulegoan aurrez aurre egindako arreten kopurua aurkezten da.
Arlo horretan bertan, azpimarragarria da Internetek eragin handia izan duela lurzati-zedulak emateko jardueran, bulegoan aurrez aurre eskatutakoen gainetik.
Zergadunaren arretarako zerbitzu horiei dagozkien datuak honako koadro honetan jaso dira:
57. grafikoa. Aurrez aurreko artatzeen bilakaera denboran zehar, lur-ondasunei buruz.
58. grafikoa. Egindako lurzati-zedulen bilakaera denboran zehar. Izapidetze-bidearen arabera.