3.4.2 Ikuskapenak egindako jarduketak zerga-kontrolerako

Nafarroako Foru Ogasunaren Ikuskapenerako Zerbitzuko langile guztien jarduketa guztiak zerga-kontroleko jardueraren eremu orokor eta osoaren barnean egiten dira. Zerbitzuan 37 langile zeuden 2024an, abenduaren 31n: 29 teknikari, 6 kudeatzaile, zerga-agente bat eta administrari bat; Nafarroako Foru Ogasuneko langile guztien % 11,4 dira. 

Memoria honen “3.4.1 apartatuan, “Zerga-kontroleko jarduketen emaitzak” datuen kuantifikazio eta aurkezpenari buruz egindako gogoeta kontuan hartuta, Ikuskapen arloari dagokionez, zerga-kontroleko jardueraren emaitzetan jasotako jarduketen xehetasuna honako hau da:

Zerga-kontroleko jardueraren zuzeneko emaitzak Ikuskapenaren arloan:

  • Aktak: adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako aktei dagozkien kuota izapidetuak eta interesak.
  • Zehapen-espedienteak: adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako zehapenak.
  • Erantzukizun zibila delituengatik: aurkeztutako kereila eta salaketen ondoriozko kuota izapidetuak eta interesak.
  • Zerga-kredituen ezabapena: zerga-kredituak gutxitzearen eragina kuotan, esaterako oinarri negatiboak edo kenkariak, eragina ondorengo ekitaldietan dutenak. 

Zerga-kontroleko jarduerak eragindako emaitzak Ikuskapenaren arloan:

  • Ikuskapen-jarduketek eragindako emaitzak: Ikuskapenerako Zerbitzuak egindako jarduketen ondorioz zergapekoek beren borondatez aitortutakoaren zenbatekoak (kuotak, interesak eta errekarguak).

2024an, zuzeneko emaitzen eta eragindako emaitzen baturak 30.638,1 mila euro eman zituen; alegia, % 60,9ko jaitsiera izan da, 2023ko jarduketen baturarekin alderatuta. Jaitsieraren arrazoi nagusia da 2023an esangura berezia izan zuen delitu bat.

Bestelako ikuskapen-jarduketa batzuk. Egoitza fiskala eta zifra erlatiboa:

  • Egoitza-aldaketa: egoitza-aldaketako espedienteak, ekitaldi honetan behin betiko amaituak, beste tributu administrazioaren eskaera partez edo osorik ezetsita, edo NFOk izapidetutako eskaera baietsita.

  • Akta bakarrak: beste tributu administrazio batek irekitako akta bakarretatik Nafarroari dagokion zifra erlatiboa. 

  • Zifra erlatiboa egiaztatzeko eskaerak: zifra erlatiboa egiaztatzeko espedienteak, behin betiko amaituak beste tributu administrazioaren eskaera partez edo osorik ezetsita, edo NFOk izapidetutako egiaztapen-eskaera baietsita. 

  • Zifra erlatiboaren beste hainbat zuzenketa: zifra erlatiboaren gainean egindako zuzenketak, NFOk eskatuta baina egiaztapen formala egiteko eskaerarik gabe.

  • Okerreko sarrerak itzultzeko eskaerak: okerreko sarrera itzultzeko eskaera-espedienteak, behin betiko amaituak beste tributu administrazioaren eskaera partez edo osorik ezetsita, edo NFOk izapidetutako itzulketa-eskaera baietsita. 

Ikuskapenaren arloan, 2024an, zerga-kontroleko jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, eragindakoak eta beste ikuskapen-jarduketa batzuk) 61.681,8 mila eurokoa izan zen; alegia, 2023ko jarduerarekiko 39.900 mila euro gutxiago (% 39,3ko jaitsiera). Arestian aipatu bezala, jaitsieraren arrazoi nagusia da 2023an esangura berezia izan zuen delitu bat.

Emaitza horren zenbateko zehaztuak jasotzen dira, jarduera nagusien kasuan, koadro hauetan:

32. koadroa. Zerga-kontroleko jardueraren emaitza osoa ikuskapen arloan. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa.

33. koadroa. Zerga-kontroleko jarduketen zuzeneko emaitzak ikuskapen arloan. Akten zenbatekoa, zergaren eta izapidetzearen arabera.

34. koadroa. Zerga-kontroleko jarduketen zuzeneko emaitzak ikuskapen arloan. Zehapen espedienteen zenbatekoa, zergaren eta izapidetzearen arabera.

35. koadroa. Zerga-kontroleko jardueraren emaitzak ikuskapen arloan. Beste jarduketa batzuk: egoitza fiskala eta zifra erlatiboa. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa.

Beste alde batetik, egokia da hemen azaltzea 2024an Ikuskapenerako Zerbitzuko langileek egindako beste hainbat jarduera, zerga-kontroleko jardueraren emaitzetan jasotzen ez badira ere:

Identifikazio fiskaleko zenbakien esleipena kontrolatzea (izapidetzen ari diren zenbakiekin, edo jarraipen-kontrola)

196 jarduketa

IFZak birgaitzea

2 jarduketa

Egoitza-aldaketak kontrolatzea

22 jarduketa

Finantza-entitateei igorritako errekerimenduak

446 jarduketa

Hirugarren zergapekoei igorritako errekerimenduak

609 jarduketa

Auditoria informatikoko jarduketak

6 jarduketa

Laguntza judizialeko peritu-txostenak

5 jarduketa

 

Gainera, Ikuskapenerako Zerbitzuko teknikari bat Osasuna Kirol Taldearen Kontrolerako Batzordeko kidea da, Foru Komunitatearen Administrazioaren ordezkari gisa, klubaren kaudimena egiaztatzeko eta, orobat, Klubak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituraketa onartzen duen abenduaren 2ko 26/2014 Foru Legean araututako betebeharrak betetzen direla zaintzeko.

Azkenik, ondoren azaltzen diren koadroetan, aurkeztutako salaketen analisi bat jaso da.

36. grafikoa. Aurkeztutako salaketak, aurkezpen-bidearen eta izapidetze-egoeraren arabera.

37. grafikoa. Izapidetutako salaketak, izapidetze-motaren arabera.