3.5 Bestelako jarduketak tributuen kudeaketan eta bilketan

 

Zerga-kudeaketaren arloan, zerga-kontroleko jarduera bi aldetara gauzatzen da: zergadunari laguntzea bere zerga-betebeharrak borondatez bete ditzan, eta betetze horren ikuskapena eta egiaztapena.

Memoriaren puntu honetan aurkezten da zerga-kudeaketaren arloaren jarduera zergadunari laguntzeko atalari dagokionez, ikuskapen eta egiaztapenari dagokion jardueraren emaitzak Memoriaren 3.4.3 puntuan “Kudeaketak egindako jarduketak zerga-kontrolerako” aurkezten direlako.

Eta zergadunari laguntzeko atalean, aipagarriak dira zerga-kudeaketarako organoen jarduketa-ildo hauek:

  • Kontsulta fiskalen alderdi teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta tributu arloko kontsultak izapidetzea eta ebaztea.
  • Zerga-aitorpenak egiteko formulario, eskabide, eskuliburu eta laguntza programak diseinatu eta egiteko ekimena.
  • PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren kanpainaren kudeaketa, baita aldian-aldian ordaindu beharreko zergen beste hainbat kanpaina ere; besteak beste, sozietateen gaineko zergarena.
  • Zerga-aitorpenen ikuskapen eta egiaztapenerako kontrolen diseinua.
  • Zerga-kudeaketarako organoek emandako egintzen aurka jarritako aurkaratzeak eta berraztertzeko errekurtsoak izapidetzea eta ebaztea.
  • Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak izapidetzea.
  • Fabrikazioaren zerga berezien kontu-hartze lanak.

Zerga arloko kontsulten arretari dagokionez, kontuan izan behar da ezen, Zergadunari Laguntza eta Argibideak emateko Zerbitzuak erantzuten dituenez gain, beste hainbeste erantzuten dituztela kudeaketaren arloko hainbat unitatek; hain zuzen ere, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoak, Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalak, Enpresa Handien Atalak eta Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak.

3.5.1.   PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergen kudeaketa.

3.5.2.   Enpresa Handiekiko arreta.

3.5.3.   BEZaren itzulketak.

3.5.4.   Lur-ondasunak.

3.5.5.   Ondarearen gaineko tributuak.

3.5.6.   Bilketaren jarduerak borondatezko aldian.