3.5.1 PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren kudeaketa

 

Zergadunarentzako laguntzaren arloan, PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren kanpaina bereizi behar da gainerako jardueretatik, bai dituen ezaugarri espezifikoengatik, bai bi jardueretan dauden baliabide berezituengatik.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua bi zerga horiek kudeatzeaz arduratzen da; alegia, PFEZa eta ondarearen gaineko zerga. Bietatik, PFEZa da baliabideen jarduna gehien bereganatzen duena. Beraz, jardueraren zenbakietan, modu sistematikoan, ez da aurkezten zergen araberako bereizketarik. 

PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren kanpaina

PFEZaren kanpaina prestatu eta garatzeko lanek bilakaera izan dute azken ekitaldietan. Pandemiaz geroztik, aitorpenak telematikoki aurkezten dituztenak geroz eta gehiago dira. Zehazki, aldaketa hauek egin behar izan ziren:

  • Proposamenak inprimatu eta bidaltzea.
  • Aitorpenak egiten dituztenendako prestakuntza hibridoa: ikastaro batzuk aurrez aurre ematen dira (barruko langileak eta Tracasa) eta beste batzuk online (erakunde laguntzaileak, esaterako Caixa eta Nafarroako Rural Kutxa).
  • Ezkirotzeko bulegoa egokitu da aitorpenak aurrez aurre egiteko zerbitzua handitzeko, bai eta Iturrondoko bulegoa ere errenta telefono bidez egiteko. Berrikuntza hori 2021eko errentaren kanpainan sartu zen, eta 2022ko errentaren kanpainan (2023. urtean egina) finkatu zen.
  • Ogasuneko bulegoetako aurrez aurreko arreta mantentzen da (Ezkirotz eta lurralde-bulegoak) eta web eta telefono bidezko arreta indartu da, errenta kanpainarako 948 106 106 telefono zenbaki espezifikoa ezarriz.
  • Doneztebeko bulegoa mantentzen da aurrez aurreko arreta emateko. Zehazki, kanpainan zehar aitorpenak egiteko laguntza-zerbitzua ematen da.
  • Telefono bidezko errenta-zerbitzua finkatu egin da (2021eko errenta kanpainan jarri zen berrikuntza gisa). Zerbitzu horretan, Ogasuneko operadoreek telefono bidez egiten dituzte zergadunen aitorpenak. Ez da errenta-sistema gidatua, baizik eta Ogasuneko operadoreek egiten duten aitorpena, telefono bidez.

Kanpainaren jarduera oso aldi zehatzetan garatzen da:

  • Kanpainaurrea: Aldi honetan, kanpaina prestatzeko jarduera guztiak egiten dira, eta zergadunarengana iristen den ondoriorik zuzenena PFEZaren autolikidazio proposamenak dira; 2024an (2023ko zergaldia) 215.606 proposamen izan ziren, eta haien % 91,02 onartu ziren, guztira aurkeztutako aitorpenen % 51,1.

41. grafikoa. PFEZa autolikidatzeko bidalitako proposamenen bilakaera denboran zehar.

42. grafikoa. PFEZa autolikidatzeko onartutako eta ezeztatutako proposamenen bilakaera denboran zehar.

Kanpainaurreko aldiko azpimarratu beharreko beste jarduera bat da NFOko langileek entitate laguntzaileei ematen dieten prestakuntza, batez ere aitorpenak Ogasuneko operadoreak balira bezala egiten dituzten finantza-entitateetako langileei.

2024an, 11 entitate laguntzailetako 319 operadorek parte hartu zuten aitorpenak egiteko jardueran. Zehaztasun handiagoa ikusten ahal da atal honetan: 5.4 Zergadunarentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak.

  • Kanpaina: Aldi horretan, zergadunarentzako funtsezko laguntza ematen da, PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko. Bulegoen eta web-aplikazioen logistika alde batera utzita, aldi honetako jardueraren ezaugarria da zergadunak bere kontsulta eta izapideei erantzuteko eskatzen duen berehalakotasuna.

Jarduketa horien zenbakirik adierazgarrienak ondoko koadro hauetan jaso dira:

43. grafikoa. Aurkeztutako PFEZ aitorpenen bilakaera. Aurkezpen-bideen arabera.

44. koadroa. Interneteko bulego birtuala. Zerbitzu erabilienetan sartu ziren pertsonen kopurua.

45. grafikoa. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetako atzipenen bilakaera denboran zehar.

  • Kanpainaondoa: Aldi horretan, zergadunen tributu betebeharrak betetzearen kontrola eta egiaztapena hasten da.

Kanpaina amaitzerako, guztira, 378.447 PFEZ aitorpen eta ondarearen gaineko zergaren 7.180 aitorpen zenbatu ziren, eta haien emaitzak, hurrenez hurren, 58.821,5 mila euro eta 41.687,5 mila euro izan ziren.

46. koadroa. PFEZaren kanpaina zenbakitan. Saldoa. Aitorpenen kopurua eta zenbateko positiboa eta negatiboa..

47. grafikoa. PFEZ aitorpen positiboen eta negatiboen bilakaera denboran zehar.

48. grafikoa. Saldo ekonomikoaren bilakaera denboran. PFEZaren zenbateko positiboa eta negatiboa.

49. koadroa. Ondarearen gaineko zergaren kanpaina zenbakitan. Aitorpen kopurua eta saldo ekonomikoa.

50. koadroa. Errentaren eta ondarearen gaineko zergen kanpaina zenbakitan. Telefono eta web-formulario bidezko artatzeen kopurua.