3.3.1 Ziurtapen elektronikoak
2021. urteko irailean PIN ziurtapena desagerrarazi zen, bere baliozkotasuna zenbait izapide tasatura mugatuz. Guztira 57.059 PIN ziurtapen sortu ziren.
PINa desagertu denez, eta aurkezpen telematikoa bultzatzen jarraitzeko asmoz, Cl@ve ziurtapena sustatzeko bi kanpaina egin ziren, ziurtapena lortzen laguntzeko.
Cl@ve identifikazio elektronikorako sistema bat da, administrazio publikoen zerbitzuetan Internet bidez sartzeko prestatua. Herritarrek erabiltzekoa da. Erakundeek, antolakundeek eta enpresek ziurtagiri digitala erabili behar dute.
Helburu horrekin, herritar, enpresaburu eta profesionalei 104.421 gutun bidali zitzaizkien. Gutunek CSV kode bat zuten, ziurtapena bulego publikora bertara joan beharrik gabe eskuratzeko aukera ematen zuena, edo kodea izapide jakin batzuetarako erabiltzeari buruzko informazioa.
Bidalketa bi sortatan egin zen. Lehenbizikoa ugariena izan zen eta herritarrei 98.791 gutun bidali zitzaizkien PFEZaren kanpainaren esparruan. Bigarren sortan 5.630 gutun bidali zitzaizkien enpresaburu eta profesionalei, beren aitorpenak aurkezteko erraztasunak emate aldera; izan ere, 2021eko apirilaren 1etik aurrera aitorpenak bide telematikoen bidez egin behar dira soilik.
2021ean, 11.216 Cl@ve ziurtapen sortu ziren; aurreko urtean, berriz, 3.070. Horrek esan nahi du % 265eko igoera izan dela, eta horrek agerian uzten du Administrazioa, eta, zehazki, Nafarroako Foru Ogasuna, ahalegin handia egiten ari dela ziurtapen hori ezartzeko.
Gainera, 9.984 ziurtagiri digital edo elektroniko (sinadura elektronikoak) eman ziren identitatea egiaztatzeko; horietatik 5.935 pertsona fisikoentzat ziren.