5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluak ezartzen duenez, gizartearekiko lankidetza bermatzeko zergen kudeaketan, Zerga Administrazioak hitzarmenak sinatuko ditu gizarteko, laneko, enpresako edo lanbideetako sektoreak edo interesak ordezkatzen dituzten entitate, instituzio eta erakundeekin.
Horri dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 29an emandako 130/2009 Foru Aginduak kanpoko lankidetzarako hitzarmena onetsi zuen, hirugarrenen izenean aurkeztu ahal izateko zerga arloko aitorpen, jakinarazpen eta beste agiri batzuk telematika bidez, eta orobat, zerga zorren ordainketa telematikoa izapidetu ahal izateko.
Kanpoko lankidetza hitzarmenari atxikitako entitate laguntzaileak 4.498 ziren 2021eko abenduaren 31n, eta 2020ko abenduaren 31n, berriz, 3.987 ziren.
Bestalde, 2020ko PFEZaren Kanpainan (2021. urtea) 12 entitate laguntzailek parte hartu zuten, eta 416 operadore izan ziren.
Memoria honen 3.5.6 Bilketaren jarduerak borondatezko aldian puntuan azaldu denez, bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileek eman duten laguntzaren datuetan, nabarmentzekoa da aldaketa bat izan dela, laguntzaileen kopurua 4tan murriztu baita (BBVA, Caja Laboral, Targobank eta Kutxabank) 2021. urtean. Bestalde, ordainketen kopuruan eta horien zenbatekoetan igoera nabarmena izan da.
Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak honako koadro honetan aurkezten dira: