2.4.5 Balio Erantsiaren gaineko zergaren ondoriozko diru-sarreren bilakaera
BEZa 2021ean bigarren lekuan dago betiere, likido guztiaren % 34,6 eta 1.441.567,56 mila euroko kopuruarekin, 2020ko bilketaren gainetik % 28,1eko hazkundea ekarriz.
Bilketa guztiaren % 28,7 zuzeneko kudeaketak ekarritako bilketa likidotik sortzen da, eta % 71,3, Estatuarekiko zerga doikuntzatik. Ehuneko horiek adierazten dute bilketa propioak zerga honetan 2021ean izan duen pisua jaitsi egin dela, 2020an ehuneko horiek % 30,2 eta % 69,8 izan baitziren, hurrenez hurren.
- Kudeaketa zuzeneko bilketa integratuak % 6,1eko igoera izan du urte arteko balioetan, 1.500.748,0 mila eurora iritsita. Horren ondorioz, 86.853,0 mila euro gehiago sartu dira.
- Itzulketak aurreko ekitaldikoen antzeko balioetan mantendu dira, eta 2020koak baino % 1,2 handiagoak izan dira. Horien balioa 1.086.631,98 mila eurokoa da, 2020an baino 12.414,7 mila euro gehiago.
- Horiekin guztiekin, zuzeneko kudeaketaren ondoriozko bilketak, hau da, bilketa integratutik kenduta egindako itzulketak, % 21,9ko hazkunde positiboa erakusten du, 414.115,64 mila euro jaso baitira.
- Zerga doikuntzei dagokienez, 2021. urteko behin-behineko likidazioa kalkulatzeko, 2015-2019 bosturtekorako adostutako kalkulu metodoan aurreikusitako luzapena aplikatu da, oraingo bosturtekorako metodoa ez baita finkatu. Guztira likidatutako zenbatekoa 1.027.451,92 mila euro izan da, hau da, % 30,8ko igoera izan da (Estatutik jasotako 241.656,71 mila euro gehiago).