1.4 Egitura organikoa
Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendaritza organoak hauek dira:
- Gobernu Kontseilua.
- Kudeaketako Zuzendaritza.
- Zuzendaritza Batzordea.
Gobernu Kontseilua honako hauek osatzen dute:
- Presidentea: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra.
- Kontseiluko kideak:
- Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
- Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia.
- Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
- Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia.
Gobernu Kontseiluak hainbat eginkizun ditu NFOaren aurrekontuak gainbegiratzeari eta jarduketa plan nagusiei dagokienez. Kudeaketa arloaren eginkizunak, berriz, zuzendaritza, derrigorrezko bilketaren kudeaketa, entitatearen ordezkaritza, kontratuak sinatzea, langileen zuzendaritza eta erakundearen eguneroko jarduerarekin lotutako beste hainbat dira.
2021ean, Kudeaketa arloaren organigrama haren mendeko zuzenak diren 9 zerbitzuk osatzen dute. Zerbitzu horiek ere atal desberdinetan egituratuta daude, ondoko grafikoan deskribatzen den moduan.
NFOko zerbitzuak dira:
- Zerga Kudeaketa Zerbitzua
- Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko zergak Kudeatzeko Zerbitzua
- Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua
- Bilketa Zerbitzua
- Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzua
- Lur ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua
- Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua
- Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua
- Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua
Abenduaren 31ko egoerari erantzunez, 2021ean aldatu egin zen sekzioarena baino maila txikiagoko administrazio unitateen egitura, antolakuntzan eraginkortasun handiagoa lortzearren. Aldaketak Zergak Ikuskatzeko eta Zergadunari Laguntza eta Argibideak emateko zerbitzuetan izan ziren.