3.5.6 Bilketaren jarduerak borondatezko aldian

Bilketaren jarduera bereizten ahal da borondatezko aldia den edo derrigorrezko bilketaren fasea den kontuan hartuta. 

Derrigorrezko bilketaren faseari dagozkion jarduketak Memoria honen “3.4.4 Tributu kontroleko jardueketak Derrigorrezko Bilketaren fasean” puntuan aurkezten dira.

Borondatezko aldiari dagozkion jarduketak, balio globaletan, itzulketen eta geroratzeen jardueran islatzen dira.

2021ean egindako itzulketen kopurua 342.000 izan zen, eta % 8,92ko igoera adierazten du, 2020koaren aldean.

2021ean izapidetutako tributu geroratzeen kopurua 18.244 da. Horrek esan nahi du espediente kopurua nabarmen murriztu dela, jarduera ekonomikoan COVID-19 pandemiaren ondorioak gainditu direlako. 

Datu horiek honako koadro hauetan jaso dira:

61. koadroa. Gauzatutako zerga itzulketen kopurua

62. koadroa. Izapidetutako geroratzeen kopurua

63. koadroa. Geroratzeko eskaerak

Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileek emandako laguntzari dagokionez, ez da aldaketa handirik izan entitateen kopuruan.

Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak 5.4  Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileakapartatuan aurkezten dira.