3.3.2.1 Zergadunarentzako zerbitzuak

Zergadunari eskaintzen zaizkion zerbitzuak hauek dira:

  • Informazio zerbitzuak
        • Zergen gaineko legeria eta ebazpenak, bai Nafarroako Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, bai Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeak emandakoak.
        • Arau argitaratu berrien gaineko azalpenezko dokumentuak eta izapidetzen ari diren proiektuetarako sarbide zuzena.
        • Zerga desberdinen kudeaketa atalek kontsulta ohikoenei buruz ematen dituzten aplikazio irizpideak eta erantzunak.
        • Zerga desberdinei buruz izaten diren galdera ohikoenak.
        • Zergadunaren egutegia.
        • Izapide ohikoenetan aurkeztu beharreko dokumentazioa eta jarraitu beharreko urratsak.
        • Laguntza programen erabilera, formularioak betetzea eta ordaintzeko moduak argitzeko eskuliburuak.
        • Ekintzaileentzako, enpresa txiki eta ertainentzako eta mugako langileentzako informazio liburuxkak.
        • Zerga nagusien eta bilketaren gaineko estatistikak.
        • Atal bereziak SILICE, SIANE eta abarri buruz.
           
  • Tresna informatikoak

Zergadunek gero eta online izapide gehiago egiten dituztenez, Nafarroako Foru Ogasunaren ardura da haren bidez eskuratzen ahal diren zerbitzuak eta informazioak osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen.

        • Zerga nagusien aitorpenak egiten laguntzeko programak.
        • Aitorpenen aurkezpena eta ordainketa telematikoak egiteko aukera ematen duten formulario elektronikoak.
        • Aurkeztutako aitorpenen kontsulta.
        • PFEZaren kanpainarekin lotutako zerbitzuak: dagozkion itzulketen egoera kontsultatzea, aitorpenak egiteko hitzordua aldez aurretik hartzea, PFEZaren aitorpenean ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko simulagailua.
        • PFEZaren konturako zatikatzeen proposamenekin lotutako zerbitzuak (130 eredua): Helbideratzeari uko egitearen eta atzera botatzearen inguruko kontsultak eta kudeaketa.
        • Bilketarekin lotutako zerbitzuak: bide arruntean nahiz betearazpen bidean diren ordainketak geroratzeko eskabideak, ordainketen eta itzulketen banku helbideratzea, tributuen konturako diru-sarrerak, kredituen enbargoen eginbideei erantzutea, hartzekodunen konkurtsoaren komunikazioa.
        • Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileekin lotutako zerbitzuak.
        • Eskabideak, frogagiriak, idazkiak eta komunikazioak aurkezteko Erregistro Telematikoa.
        • Eredu informatiboetako akatsen kudeaketa.
        • Lurzati zedulak eta haiekin lotutako zerga datuak lortzea.
        • PIN zenbakiaren kudeaketa (online eskatzea eta aldatzea).
        • Ziurtagiriak eskuratzea.
        • Aitorpenen inprimakiak eskuratzea.
        • Egiaztapen Kode Seguruarekin egindako ziurtagiriak edo bestelako agiriak egiaztatzea.
        • Zerga arloko salaketak.