2.4.6 Zerga berezien ondoriozko diru-sarreren bilakaera

Zerga Bereziak, guztira, 493.355,39 mila eurora iritsi dira: Zerga Berezien zuzeneko kudeaketaren bilketak 391.201,12 mila euro jaso ditu, eta Estatuarekiko zerga doikuntzen saldo garbia 102.154,28 mila eurokoa da.

2020koaren aldean, bilketa likido osoak % 8,1eko hazkundea izan du.

  • Zuzeneko kudeaketagatiko bilketa, guztira, % 2,8 igo da, 2020an bildutako 380.496,31 mila eurotik 2021ean sartutako 391.201,12 mila eurora, eta ia zerga guztietan hazi da, elektrizitatearen gaineko zergan izan ezik.
  • Bestalde, zerga berezien zerga doikuntzetan % 34,8ko hazkundea izan da, 75.804,93 mila euro izatetik orain 102.154,28 mila euro izatera igaro baitira. Hazkunde horren eragile nagusia Tabakogaien gaineko zergaren doikuntza da, % 266,6ko hazkunde ikusgarria izan baitu, 2020an 5.967,39 mila euro izatetik, 2021ean 21.875,85 mila euro izatera igaroz. Eta, bestalde, Hidrokarburoen gaineko zergaren doikuntzak ere % 15,8ko igoera izan du, 2020an 88.966,95 mila euro bildu baitziren, eta 2021ean, 103.002,62 mila euro. Horrenbestez, bi zerga horiek erakusten dute kontsumoa berreskuratu egin dela, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisian egindako murrizketen ondorioz.