3.4.4 Tributu kontroleko jarduketak Derrigorrezko Bilketaren fasean

Bilketaren arloan tributu kontrolerako egindako jarduketen emaitzak Nafarroako Foru Ogasunaren Bilketa Zerbitzuaren derrigorrezko fasean egindako jardueraren parte bati dagozkio.

Logikoa denez, derrigorrezko bilketaren tributu kontroleko jarduketen emaitzak, zuzen-zuzen, borondatez aitortutako eta ez ordaindutako kuoten eta ikuskapen eta kudeaketa jarduketen ondorioz likidatutako kuoten araberakoak dira.

Beraz, bilketaren jarduera, kuoten edo ikuskapen eta kudeaketa jarduketen emaitzen kobrantza helburu, zabala bada ere, tributu kontrolaren emaitzetan jasotzen ahal den bakarra, zuzenbidez, igorritako errekarguen eta geroratze interesen zenbatekoa da.

Tributu kontrolerako derrigorrezko bilketaren fasean egindako jarduketa horien emaitza, 2021ean, 24.241 mila euro da.

Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira:

39. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, bilketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

2021ean, Nafarroako Foru Komunitateko Bilketaren Erregelamenduaren erregelamenduzko garapena osatu zen, enbargoen exekuzioari dagokionez. 2021ean egindako exekuzioetan nabaritu ziren lehen ondorioak, baina nabarmen finkatu dira 2022an.

Jarduketa horien datuak ondoko koadro honetan jaso dira:

40. koadroa. Derrigorrezko bilketaren beste jarduketak. Erantzukizun desbideratzeak. Enkanteak. Enbargo eginbideak