3.2.4 Bulego birtualaren bidezko arreta
2020ko uztailaren 22an hasi ziren funtzionatzen Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunarentzako Bulego Birtualak, bat berariaz enpresaburu eta profesionalei zuzendua eta bi leihatila entitate laguntzaileei zuzenduak.
2021. urtea izan zen zerbitzu hori urte osoan martxan egon zen lehen urtea.
Nabarmentzekoa da Enpresaburuen eta Profesionalen Euskal Bulegoa zergadunen talde horrentzako arreta bide berariazkoa dela, nahiz eta 2021. urte osoan aurrez aurreko arreta teknikorako hitzordua eskatu duten enpresaburu eta profesionalak lurralde bulegoetan artatu diren.
2021. urtean, 2.614 arreta eman ziren, honela banatuta:
- Enpresaburu/profesionalendako bulego birtuala à1.075 arreta.
- Laguntzaileendako bulego birtuala à1.539 arreta.
- Kontsulta teknikoak à1.345 arreta.
- Formulario/programen kontsultak à194 arreta.