3.2.2.2 Euskarri informatikoei buruzko telefono bidezko arreta
Nafarroako Foru Ogasunak telefono bidezko arreta zerbitzua jartzen du zergadunen eskura, aitorpenak aurkezteko sistema desberdinen euskarri informatikoei buruzko kontsultak argitzeko. Arreta hori honako ordutegi honetan ematen da:
- Irailaren 1etik ekainaren 30era, 8:00etatik 17:30era, astelehenetik ostegunera.
- Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, baita urteko ostiral guztietan ere: 08:00etik 15:00era
2021ean telefono bidezko 44.822 arreta egin dira, hau da, % 48,66ko jaitsiera izan da 2020. urtearen aldean.