2.3 Itzulketak

Nafarroako Foru Ogasunak 2021ean egin dituen itzulketak, guztira, 1.437.118,3 mila eurokoak izan ziren, eta horrenbestez, % 1,2 murriztu da 2020an itzulitako 1.420.609,9 mila euroko kopuruarekiko.

Ondoko koadroan, itzulketak ageri dira, tributu figuren arabera.

13. koadroa. Tributu bilketaren itzulketak. Tributu figuren araberako xehetasuna.

  • BEZaren zuzeneko kudeaketaren ondoriozko itzulketek, 1.086.631,98 mila eurorekin, garrantzi erlatiboa mantentzen dute, eta egindako itzulketa guztien % 75,6 dira. Zenbateko horrek berretsi egiten du 2018an jadanik hartu eta gauzatu zen konpromisoa, alegia, BEZaren kuota negatiboak itzultzeko batez besteko epea laburtzea. Iazkoa baino % 1,2 gehiago dira. 

  • PFEZaren kuota diferentzialen itzulketak, batez ere, 2020ko errenta kanpainari dagozkio. 220.962,86 mila euro izan dira eta guztizkoaren % 15,4 dira, % 15,5eko gorakadarekin, aurreko ekitaldian egindako itzulketekiko.

  • Sozietateen gaineko zergaren kasuan, kuota diferentziala dagokie, batez ere, 2021eko azaroa eta abendua bitartean egikaritu diren 2020. urteko kanpainako kuota negatiboei. Baina horien zati bat 2022an itzuli dira eta horrek eragin du urte arteko konparazioa homogeneoa ez izatea. Horrela, tributu honi dagozkion itzulketak 56.048,4 mila eurokoak izan dira, urteko itzulketen % 3,9 egiten dutela; horrenbestez % 31,6 murriztu dira aurreko urtekoak.

  • Zeharkako zergen ondoriozko doikuntza fiskalen likidazioengatik Estatuari egindako ordainketak 27.831,0 mila eurokoak izan ziren, eta % 22,2ko murrizketa handia izan dute, aurreko urtearen aldean.