2.2 Bilketa integratua

Nafarroako Foru Ogasunak kudeatutako bilketa osoa 5.607.508,97 mila eurokoa izan zen, hots, % 11,1eko gorakada izan du 2020. urtearekin alderatuta eta % 1,8ekoa, pandemiaz aurreko urtearekiko (2019). Horri esker, baieztatzen ahal da tributu bilketa suspertu dela, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren eta horrek ekonomian izan duen inplikazioaren ondoren.

Ondorengo koadroan azaltzen da bilketa integratua tributu figuren arabera. 

12. koadroa. Tributu bilketa integratua. Tributu figuren araberako xehetasuna.

Bilketa integratuaren % 41,4 zuzeneko zergetatik heldu da, % 58,0 zeharkako zergetatik, eta % 0,6 tasetatik eta bestelako diru-sarreretatik, eta banaketa hori 2018koaren oso antzekoa da.

Bilketa integratuaren % 42,8 zuzeneko zergetatik heldu da, % 56,7 zeharkako zergetatik, eta % 0,5 tasetatik eta bestelako diru-sarreretatik. Zergengatiko diru-sarrerak berreskuratu arren, aurten zeharkako zergek pisu txikiagoa dute bildutako zenbateko osoan. 2020an, zeharkako zergak guztizkoaren % 44,2 izan ziren. 2019an, zerga multzo hori bilketa osoaren % 58,0 zen.

 

  • Osagai nagusia, beste urte batez, BEZaren zuzeneko kudeaketaren bilketari dagokio, 1.500.747,6 mila eurorekin, guztiaren % 26,8 egiten baitu, hau da, % 6,1 handitu da, urte arteko balioetan.
  • Horren ondoren lan atxikipenak daude, 1.483.323,1 eurorekin; guztizkoarekiko % 26,5 dira, eta % 7,3 egin dute gora, zerga horren portaera ona berretsiz, pasa den ekitaldian ere agerian geratu zenez, pandemia gorabehera.
  • Hirugarren lekuan BEZaren eta fabrikazioaren zerga berezien zeharkako ezarpenagatik egindako doikuntzak ageri dira, 1.157.437,2 mila eurorekin; guztiaren % 20,6 dira, eta % 29ko hazkundea dute, aurreko urtekoaren aldean. Gorakada hori BEZaren doikuntzaren igoeragatik gertatu da nagusiki.
  • Zerga berezien zuzeneko kudeaketak ekartzen dituen diru-sarrerak, guztira, bilketa integratu osoaren laugarren lekuan mantentzen dira, eta % 7,2 dira 401.199,5 mila eurorekin, hau da, 2020ko bilketan baino % 3,4 gehiago.