5.2.2 Informazioa besteren eskura jartzea
Nafarroako Foru Ogasunak jasotako tributu datuen araubide juridikoak horiek inoren eskura jartzeko aukera ematen du, betiere titularrak horretarako baimena ematen badu, eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 105. artikuluak aurreikusten dituen kasuetan.
Tributu datuak inoren eskura jartzea justifikatzen da beharrezkoa izaten delako beste administrazio publikoen lana erraztea, beren helburuak ahalik eta modurik eraginkorrenean, eta herritarrarentzako erosotasunik handienaz, haren betebeharra ez baita datu berak aurkeztea organismo desberdinen aurrean.
Lagatzeak 3 kategoriatan banatzen ahal dira, eskaera motaren arabera:
- Banakako eta noizbehinkako eskaerak, zergapeko bakar bati edo gehiagori dagozkienak. Betiere, zergapekoak banaka identifikatuta daude.
- Eskaera kolektiboak edo masiboak.
- Beste administrazio publiko batek Nafarroako Foru Ogasuneko informazio sistemetan zuzenean sartzeko baimenak eskatzen dituen eskaerak.
Eskaerak, besteak beste, erakunde hauenak dira:
- Epaitegiak eta auzitegiak.
- ZAEA eta beste Foru Ogasun batzuk.
- Gizarte Segurantzaren organismoak (Diruzaintza Nagusia, Laneko Ikuskatzailetza eta Agentzia Betearazleak).
- Estatuko polizia eta segurtasun kidegoak: Guardia Zibila, Foruzaingoa, Polizia Nazionalaren Kidegoa.
- Udalak eta Lurralde edo Erakunde Administrazioko bestelako entitateak, zerga arloko edo laguntza publikoen kudeaketako administrazioaren eginkizunetan ari direnean.
- Nafarroako Gobernuko zenbait Departamentu; datuak inoren eskura jartzeak interesdunaren baimena duen unetik, Zergen inguruko informazioa emateari buruzko 136/2005 Foru Aginduaren 7.4 artikuluaren arabera.
- Geserlocal da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kideak diren zenbait entitateren bilketa betearazlea egiten duen entitatea.
- Nafarroako Administrazio Auzitegia: Iruñeko Udalak aparkatzeko txartela ukatu eta errekurtsoa jarri duten zergadunen zerga egoitzari buruzko informazioa.
- Kontuen Auzitegia.
- Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: ekimen publikoko entitatea, Nafarroako Gobernuak sortutakoa, erregulartasunez nahi izaten baitu tutoretza eta kuradoretza ematen dien pertsonen ondasun eta eskubideei buruzko informazioa eta haien PIN zenbakia.
- Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, eskubide hori aitortzeko eskaera egiten duten herritarrek aurkeztutako PFEZ aitorpenari dagokionez.
Banakako eskaerei dagokienez, ZAEAri egindako 316 lagatzeak (akta bakarrak egiteko erabilitako 281 agiri barne), epaitegiei eta auzitegiei egindako 129 lagatzeak edo Nafarroako Gobernuari egindako 22 lagatzeak (horietatik 20 Ondare Zerbitzuari) nabarmentzen dira.
Gainera, 2021ean 82 eskabide berri jaso dira, datuak eskuratzeko Nafarroako Foru Ogasunaren sistemetarako sarbidea baliatuz, 2020an 45 izan zirelarik.
Baimendutako erakundeek 126.016 zergadunen gaineko kontsultak egin dituzte 2021ean. Hona hemen kontsulten kopuruagatik nabarmentzen diren administrazioen zerrenda:
- Eskubide Sozialetako Departamentua: 42.228 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 33,51.
- Zerga Administrazioko Estatu Agentzia: 18.291 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 14,51.
- Etxebizitza Departamentua: 12.476 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 9,90.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: 8.155 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 6,47.
- Foruzaingoa: 7.061 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 5,60.
- Justizia Departamentua: 5.738 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 4,55.
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala: 5.579 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 4,43.