1.5 Aurrekontua eta plantilla

Aurrekontua

2021ean, Nafarroako Foru Ogasunak bere jarduerarako 30.045,1 mila euro izan zituen baliagarri, 2020ko ekitaldian baino % 1,6 gehiago.

Igoera hori ez da islatzen I. kapituluan (langileria gastuak), 2020ko gastuaren ia berdina baita.

Gehikuntza nagusia 6. kapituluan gertatu da (inbertsio errealak), % 58,24rekin, Tafallako eta Lizarrako lurralde bulegoak egokitzeko lanen ondorioz. Gehikuntza hori, neurri batean, 3. kapituluko (finantza gastuak) % 49,57ko gastu murrizketak konpentsatzen du. 

2. kapituluko gastuak (ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak) ere % 3,97 egin du gora; izan ere, 2021ean bulegoak egokitzeko gastuarekin jarraitu behar izan da, baita COVID-19aren pandemiaren ondorioz langileak babesteko behar den materialarekin eta errenta kanpainarako egin beharreko errefortzuarekin ere.


Ondorengo eranskinean ageri den koadroan islatzen da betebehar onartuen banaketa kapituluen arabera. 

3. koadroa. Gastuen banaketa, kapituluen arabera

 

Plantilla

Bere misioa betetzeko, Nafarroako Foru Ogasunaren plantilla, 2021eko abenduaren 31n, 330 lagunek osatzen zuten. Langile kopurua aurreko urteko bera da, gutxi gorabehera.

Genero ikuspegitik, 2021eko plantillan 227 emakumezko daude (plantilla osoaren % 68,79) eta 103 gizonezko (plantilla osoaren % 31,21). Batez besteko adina 48,21 urtekoa da (48,48 urte emakumezkoentzat eta 47,63 gizonezkoentzat).

Horrez gain, plantilla hori indartu egin zen errenta aitorpenaren kanpainarako, baina abenduaren 31n emandako datuetan ez da datu hori islatu. 

2021. urtean, kanpainako 20 langile zeuden, 8 hilabeteko aldi baterako kontratatuak, honela banatuta: 3 lan kontratu eten eta 17 lan kontratu mugagabe eten, 12 emakume (% 60) eta 8 gizon (% 40); baita 28 kontratu labur ere, 3 hilabeterako, 22 emakume (% 78,57) eta 6 gizon (% 21,43). Azken horiek bi aldiz baino gehiago hazi ziren 2019. urtearekin alderatuta, eta berdin gertatu zen 2020an egindako kanpainan ere, COVID-19ak sortutako egoera epidemiologikoaren ondorioz telefono bidezko arretan postu gehiago jarri zirelako.

Eranskineko ondorengo koadroetan islatzen dira Nafarroako Foru Ogasuneko plantillari dagozkion zenbakiak:

4. koadroa. NFOko langileak generoaren arabera. Kopurua eta ehunekoa.

5. grafikoa. NFOko langileen batez besteko adina generoaren arabera.

6. grafikoa. NFOko langileen banaketa zerbitzuen arabera.

7. koadroa. NFOko langileen banaketa, taldearen eta mailaren arabera

8. grafikoa. NFOko langileen egoera. Aldi batekotasuna